PROIEKTUEN DEIALDIA

  • Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak KONEKTA IDEIAK deialdia aurkezten du, artearen eta teknologiaren alorrean zentratua, helburu hauekin:
    • ekimenak garatzen laguntzea eta artearen eta  teknologiaren testuinguruan ekintzailetza bultzatzea
    • artearen eta teknologiaren inguruko interesa duten gazteak ekintzara bultzatuko dituzten prozesu esperimentalen garapena babestea.

    Nork aurkez ditzake proiektuak?

    • Gazteek, banaka nahiz taldeka.
    • Adina: 18 eta 35 urte bitartean.
    • Bilbon bizi direnak edo hiriarekin loturaren bat daukatenak.

    Noiz eta zelan aurkez dezakezu/e proiektua?

    • Otsailaren 12tik martxoaren 19ra aurkez dezakezu proiektua. Proiektu guztiek jatorrizkoak izan beharko dute, eta egileen erantzukizuna izango da hori bermatzea.

    Bete ezazu honekin batera dagoen Fitxa eta bidali helbide honetara: gazteria@bilbao.eus