KONEKTA IDEIAK Bilboko Udalaren ekimen bat da, eta esparru sozial, artistiko eta teknologikoetan gazteen ekimenei laguntza eman nahi die. KONEKTA programaren parte da. Gazteentzako zerbitzu eta jardueren eskaintza berria da, eta bere printzipioen artean dago gazteek hiriaren diseinuan eta garapenean parte har dezaten eta konpromisoa har dezaten sustatzea, bai eta gazteek Eusko Jaurlaritzaren laguntza duen Programak bultzatutako jarduerak diseinatu eta gauzatzeko ardura har dezaten sustatzea ere.
Oraingo honetan, Bilboko Udalak KONEKTA IDEIAK deialdia plazaratu du, Bilboko gazteek proposatutako oinarri teknologikoko eta eragin sozialeko ekimenen garapena babesteko.
Zer lortu nahi dugu?
- berrikuntzaren kultura sustatzea
- balioa eta gizarte-itzulkina sortzea
- ikaskuntza partekatuko eta baterako sorkuntzako prozesuak sortzea,
- jasangarritasunean eta komunitate-arloan oinarrituta
- gizartearen benetako beharrei erantzuten dieten proiektuak sustatzea
- profil desberdinetako pertsonen komunitate egonkorrak edo aldi baterakoak
- bultzatzea, harremanak, lankidetza eta ezagutza ehuntzeko asmoz
Nork aurkez ditzake proiektuak?
- Gazteek, banaka nahiz taldeka.
- Adina: 16 eta 30 urte bitartean.
- Bilboko bizilagunak izan behar dira. Taldeen kasuan, gutxienez pertsona batek Bilbon erroldatuta egon beharko du. Pertsonetako bat izendatu beharko dute Gazteria eta Kirol Sailaren aurrean taldearen ordezkari gisa jarduteko.
Zer motatako proiektuak aurkez daitezke?
- Teknologia erabiltzen duten eta Bilbon edo auzoren batean eragin soziala duten proiektuak.
- Ez dago debekatuta beste laguntza ekonomiko batzuk jasotzen dituzten proiektuak aurkeztea, baina inskripzio-fitxan adierazi beharko da, eta ez da izango gainfinantzaketarik.
- Proiektua hasita (baina amaitu gabe) egon daiteke epaimahaiak epaia eman baino lehen, eta 2023ko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko da.
Noiz eta nola aurkez dezakezu proiektua?
- 2023ko otsailaren 10etik martxoaren 10era.
- Bete ezazu honekin batera dagoen fitxa, eta bidali helbide honetara: ideiakmartxan@bilbao.eus
- Lehenik eta behin, baldintzak betetzen dituzten egiaztatzen da.
- Onartutako proiektuak sustatzaileek aurkeztuko dizkiote epaimahai bati. Ekimena eta/edo aurrekontua epe jakin batean birformulatzea proposa dezake epaimahaiak.
- Proiektuak berriro formulatzeko epea amaitutakoan, epaimahaiak ezarritako irizpideen arabera puntuatutako ditu ideiak, eta puntu gehien lortzen dituztenak aukeratuko ditu. Denek batuta ezin dute gainditu finkatutako aurrekontua (15.000 €). Bilboko Udalak deialdia hutsik utzi dezake, baldin eta aurkeztutako proiektuetako batek ere ez baditu deialdiaren baldintzak eta helburuak betetzen.
Nork osatzen du epaimahaia?
Teknologiaren alorreko profesionalek eta Gazteria eta Kirol Saileko teknikariek. Epaimahaiak kanpoko pertsonen aholkularitza eska dezake proiektuak ebaluatzeko, beharrezkoa baldin bada.
Zer hautaketa-irizpide aplikatuko ditu epaimahaiak?
- Proiektuaren bideragarritasuna (25 puntu)
- Lankidetza-izaera proiektuaren diseinuan eta garapenean (25 puntu)
- Udalerrian izango duen eragin soziala (20 puntu)
- Zenbateraino egin eta garatu den (15 puntu)
- Proiektuaren izaera berritzailea (10 puntu)
- Emakumeen gehiengoa proiektuaren talde sustatzailean (5 puntu)Gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten proiektuak baztertu egingo dira.
Zer gastu mota ez dira onartuko?
- Proiektuaren sustatzaileentzako ordainketak edo konpentsazioak.
- Proiektua garatzeko justifikatuta ez dauden gastuak.
- Ekipoak erostea dakartenak. Kasu horretan, eta proiektuaren interesaren arabera, Gazteria eta Kirol Sailak proiektua garatzeko prozesuan zehar ekipoak eskuratzea eta erabiltzeko lagatzea erabaki ahal izango du.
Zer eskaintzen dizuegu, zuen proiektua hautatzen bada?
- Coworking espazio bat (astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 20:30era), proiektua garatzeko, La Perrera-ren instalazioetan.
- La Perrera Makergunean dauden materialak, ekipoak eta erremintak erabili ahal izatea
- Proiekturako behar diren aholkularitza teknikoa, ekipoak eta/edo material kontsumigarriak, La Perrera Makergunean eskuragarri ez daudenak. Bilboko Udalak, horretarako, 3.000 € bideratuko ditu gehienez proiektu bakoitzeko; salbuespen gisa, epaimahaiak kopuru hori 5.000 €-ra igotzea erabaki dezake, proiektuaren izaerak eta interesak hala eskatzen badute
- Proiektua prestatzeko prozesua gure sare sozialetan zabaltzea.
- Erakundeak, proiektuari lotutako deialdietan, proiektuaren esku jarriko du La Perrera-ko edo Bilborock-eko guneak erabiltzeko aukera.
Zer konpromiso eskatzen dizkizuegu zuen proiektua hautatua bada?
- Proiektua aurkeztutako proposamenaren arabera gauzatzea. Deialdian edozein egokitzapen edo aldaketa egiteko, aldez aurretik oniritzia beharko da.
- Gazteria eta Kirol Sailak lagatako espazio eta baliabide materialen erabilera arduratsua.
- Hautatutako proiektuak erakusteko antolatzen den amaiera-ekitaldian parte hartzea.
- Proiektu guztiek originalak izan beharko dute, eta egileen erantzukizuna izango da hori bermatzea; halaber, egileen erantzukizuna izango da ekimena aurreikusitako epeetan eta moduan garatzea.
- Bilboko Udalak web orrian, sare sozialetan eta abarretan zabaldu ahal izango ditu hautatutako proiektuen eta haien garapen-prozesuaren testuak eta irudiak. Modu berean, parte-hartzaileek ziurtatu egiten dute prest daudela euren proiektuak komunikabideetan zabaltzen laguntzeko, elkarrizketen, artikuluen, erreportajeen eta abarren bidez, Udaleko Gazteria eta Kirol Sailaren koordinaziopean eta gestiopean.
- Hautatutako proiektuen egileek deialdi honen testuingurutik kanpo zabaldu ahalko dituzte, betiere deialdian hautatutako proiektua dela adierazita.Idatziz jakinaraziko da proiektua aukeratu den edo ez.
Informazioa: ideiakmartxan@bilbao.eus