KONEKTA IDEIAK KSIak+AA OPEN SHOW & TALK

KSIak (IKUS-ENTZUNEZKOAK, BIDEOJOKOAK & PERIFERIAK) + AA

Irailak 24, 19:00, LA PERRERA (Sabino Arana, 50-Basurtu).

EMAN IZENA HEMEN.

Saio honetan, artisten artean hitz egingo dugu haien sormen-prozesuari buruz, nola lan egiten duten AArekin beren sormen-proiektuetan, eta mahai gainean jarriko ditugu eztabaidak, hausnarketak eta galdera berriak. Programa honen hurrengo faseak ere ezagutaraziko ditugu: Aupa Hi! Ibilbide inspiratzaileak; tailerra (AA tresnetako prestakuntza ikus-entzunezko, bideojokoetako eta beste periferia batzuetako proiektuetarako; Networking+kontrastatu zure ideiak.

PARTE-HARTZAILEAK:

  • Femias Kolektiboa (unibertsitateko irakasleak): Euren lana eta artearen, teknologiaren (AA) eta feminismoen arteko elkarketa erakutsiko dizkigute, pentsamendu kritikotik eta praktika kontzienteetatik abiatuta. 
    https://femias.art/quienes-somos-femias/
  • Imanol Zubiauz: Arte Ederretan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Gaur egun, irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean.  Argiarekin lan egiten du, espazioak eraikitzeko elementu gisa.
    https://imanolzubiauz.com/index.php/about/