Maker Gunea

MAKER GUNEA LA PERRERAko sotoko solairuan dagoen espazio bat da, DIY (Do it yourself) filosofian oinarritutako STEAM-AV gaitasunak eskuratzeko eta garatzeko, tailerretan parte hartuz edo lankidetza-proiektuak autonomiaz garatuz. Gune hori ikastetxeek ere erabiliko dute ordutegi osagarrietan eta 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako gizarte eta hezkuntza gunea (Gaztegunea) ere hartuko du.

MAKER GUNEAk ikerketa, garapena, berrikuntza, jakin-mina, aisialdia, bokazio teknologikoak, konpromiso soziala, ekintzailetza eta ekimena uztartzen dituzten proiektuekin lotutako taldeak eta komunitateak sortzeko aukera izan nahi du.

Gazteen, citylaberren, unibertsitate-taldeen, makerren, eskolen, eragile ekonomikoen eta abarren proiektuen inguruko lankidetza eta parte-hartzea sustatu nahi dugu.

 

MAKER GUNEAREN ZERBITZUAK

🔭Ekipamendu teknologikoen erabilgarritasuna (MAKER GUNEAn erabilera eta mailegua).

🔧Ikaskuntza-tailerrak eta esperientzia teknologikoak.

🕹Aisialdiko programazioa.

📢Deialdi irekiak proposamenak aurkezteko eta proiektuen garapen kolaboratiboan parte hartzeko.

 

🕐 IREKITZEKO ORDUTEGIAK

– Astelehenetik larunbatera 17: 00-21: 00

Uztailaren 1etik irailaren 14ra itxita, biak barne.