Bilboko Gazte Panela 25/26
Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak Bilboko Gazte Panela 25/26 programaren hirugarren edizioa jarri du abian, udal-politikak Bilboko gazteei hurbiltzeko eta udal-proiektuen diseinuan parte har dezaten ahalbidetzeko. Eman izena orri honetan daukazun inprimakian!
Hirugarren edizio honetan 28 gaztek hartuko dute parte; Bilbon bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko 24 gaztek hartuko dute parte (3 barruti bakoitzeko), interesdunen artean hautatuta. Gainera, berritasun gisa, 4 gazte sartuko dira udalerrian diharduten gazte-elkarteek eta -taldeek proposatuta.
Panelistek eurek aukeratutako proiektuetan egingo dute lan, eta batera zehaztuko da edizioaren lehen saioetan.
¿ZER DA BILBOKO GAZTE PANELA?
Bilboko Udalaren eta gazteen arteko harremanetarako gune bat, Gazteriaren Tokiko Agendaren diseinuan parte har dezaten sustatzeko, udal-jarduera eta funtzionamendua ezagutarazteko, eta Bilboko gazteen interesak eta kezkak identifikatzeko.
Zer baldintza bete behar dira parte hartzeko?
- 18 eta 30 urte bitartean izatea.
- Bilbon bizitzea.
- Interesa eta motibazioa izatea.
Zelan eman dezaket izena?
Web-orri honetan aurkituko duzun inprimakia betez, izena emateko epearen barruan: 2025eko urtarrilaren 8tik 22ra.
Noiz eta non izango da Bilboko Gazte Panela 25/26 programa?
Panelak talde-saioen eta proiektuen arabera funtzionatuko du:
Taldeko saioak
Kalkuluen arabera, Bilboko Gazte Panela 25/26 zazpi aldiz bilduko da 2025ean, modu presentzialean, La Perrera gunean (Sabino Arana, 50), 10:00etatik13:00etara, eta hiru aldiz 2026an, datak eskola-egutegira ahalik eta gehien egokituz.
– 2025: Otsailean, martxoan, maiatzean, ekainean, irailean, urrian eta azaroan
– 2026: Otsailean, martxoan eta maiatzean
Proiektuak
Talde bakoitzak proiektu bat proposatuko du, eta lantaldeak Gazteria eta Kirol Sailarekin batera zehaztutako kronogramaren eta metodologiaren arabera garatuko du.
Zer baliabide edo konpentsazio daude?
Panelistentzat:
– 50 € saio presentzial bakoitzera joateagatik. Saioren batera joan ezean, zenbateko hori lantaldearen poltsa komun batean sartuko da, eta lantalde horrek erabakiko du zelan banatuko den saio guztiak amaitutakoan.
– Talde bakoitzak 250 € izango ditu parte-hartzaile bakoitzeko, eta taldeak erabakiko ditu zenbateko hori banatzeko irizpideak.
Proiekturako:
– Talde bakoitzak gehienez 2.000 euroko poltsa ekonomikoa izango du, eta proiektua garatzeko erabiliko du, modu justifikatuan.
– La Perrera ekipamenduko espazioen erabilera, libre daudenean.
– Udal-teknikarien laguntza proiektuak garatzeko.
Zergatik parte hartu?
Hainbat aukera emango dizkizu:
– Gazteen behar eta zailtasunei ahotsa ematea eta Bilboko Udalaren erantzuna jasotzea.
– Udalaren lanei eta programei buruzko informazioa eta prestakuntza jasotzea.
– Proiektu bat garatzea, udaleko sail eskudunarekin kontrastatuko dena haren egokitasuna eta bideragarritasuna aztertzeko.
– Interes komunak dauzkaten gazteak ezagutzea.
– Hainbat gaitasun garatzea, hala nola talde-lana, denboraren kudeaketa eta komunikazio-trebetasunak.
Zer ekarriko dit Bilboko Gazte Panela 25/26 programan parte hartzeak?
– Talde-saioak prestatzea.
– Zure lantaldearekin proiektuak garatzea.
– Taldekideekin elkarlanean aritzea.
– Komunikazio eta parte-hartze eraginkorra.
– Gazte Panela 25/26 programaren jarduerak zure inguruan zabaltzea.
Utz al dezaket Bilboko Gazte Panela 25/26?
Edozein kidek utzi ahal izango du Gazte Panela 25/26, bere borondatez edo Gazteria eta Kirol Sailak eskatuta, baldin eta Gazte Panela 25/26
programaren helburuak modu arduratsuan, egokian eta nahikoan betetzen ez dituela frogatzen bada. Kargua justifikaziorik gabe uzten badu, ez du inolako konpentsazio ekonomikorik jasotzeko eskubiderik izango.
Zelan jakingo dut aukeratu nauten?
Gazteria eta Kirol Sailak eta Bilboko Gazte Panela 2024 programako kideek egingo dute hautaketa, irizpide hauen arabera, betiere ahalik eta aniztasun handiena bilatuz: sexua, adina, jatorri kulturala, bizilekuko barrutia, ikasketa-maila, lan-jarduera, motibazioa, interes-eremua eta abar. Gazteria eta Kirol Saila izena eman duten guztiekin jarriko da harremanetan, hautaketa-prozesua zertan den jakinarazteko.
Zer gertatuko da Gazte Panela 25/26 amaitzen denean?
Azken saioaren ostean, Gazteria eta Kirol Saileko langileek panelista guztiekin harremanetan jarraituko dute, Gazte Panelaren berri edo haien
interesekoak izan daitezkeen proiektu, ekintza eta jardueren berri emateko.
Zelan eman dezaket izena? Sartu Bilbao Gazte webgunean eta bete inprimaki hau.
Epea: urtarrilaren 8tik 22ra
Harremanetarako:
· gazteria@bilbao.eus
· 944 20 30 98
(Astelehenetik barikura 9:00etatik 14:00etara eta eguaztenetan 17:00etara)