BILBAO GAZTE PARTEKATZEN

Bilbao Gazte Partekatzen ekimenak emantzipazioko lehen esperientzia aurreratzeko aukera ematen die Bilbon erroldatutako 22 eta 29 urte bitarteko gazteei; orain arte haien familia-etxeetan bizi ziren gazteei. Bilbao Gazte Partekatzen ekimenaren bidez, 9 gaztek udal-etxebizitza partekatuko dute Otxarkoaga auzoan, gehienez 3 urterako. Hilean 55 euroko alokairua ordainduko dute, baita gastu komunetarako ekarpena eta komunitatearentzako zerbitzuei zuzendutako 4 lan-ordu ere.

Programak urtebeteko iraupeneko etxebizitza-erabileraz besteko errentamendu-kontratua– logelakoa- eskeintzen du, epe berdinetan luza daitekeena, gehienez ere 3 urtez. Ordainetan, adjudikaziodunek konpromisoa hartzen dute hilean 55 euro ordaintzeko (argiaren, uraren eta gasaren gastuak ez dira barne hartzen) eta komunitateari zerbitzuak emateko, astean gutxienez 4 orduz.

SARTU IZENA EMATEKO FORMULARIOAN

OHIKO GALDERAK

Zer da " Bilbao Gazte Partekatzen " programa?

Bilboko Udalaren ekimen bat da, hiriko gazteei emantzipazioko lehen esperientzia errazteko, udal-pisuetan alokairua partekatuz, kostu sinboliko baten truke.

Nork har dezake parte?

Baldintza hauek betetzen dituztenek: 22 eta 29 urte bitarteko gazteak izatea (gehienez 28 urte, eskaera egiten den unean), Bilbon familia-etxebizitzan bizitzea duela gutxienez 6 hilabetetik, Etxebiden alokairu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, eta urtean 16.520 eurotik 21.000 eurora bitarteko diru-sarrera gordinak izatea. Ezin dute pertsonarik izan beren kargura, ezta beste etxebizitzarik eduki ere.

Zer gertatzen da baldintzak betetzen ez baditut?

Programaren baldintzak betetzen ez dituzten edo, Udalak eskatuta, baldintzak behar bezala egiaztatzen ez dituzten eskaerak baztertu egingo dira.

Non daude pisuak eta nolakoak dira?

Etxebizitzak Otxarkoaga auzoan daude (Irumineta, Txotena eta Larratundu kaleetan). 2 edo 3 gaztek partekatzen dituzten etxebizitzak dira; banako logelak eta altzariz hornitutako gune komunak dituzte.

Zenbat kostatzen da etxebizitza horietan bizitzea?

Hilean 55 euroko errenta sinbolikoa ordaintzen da, gehi hornidura-gastuak (gutxi gorabehera, 60 euro hilean). Hasieran, bi hileko fidantza ordaindu behar da, eta egonaldia amaitzean itzultzen da, etxebizitza egoera onean baldin badago.

Zer konpromiso hartzen ditu onuradunak?

Errenta eta gastuak ordaintzeaz gain, gazte bakoitzak proiektu komunitarioetan lagundu behar du, astean gutxienez 4 orduko dedikazioarekin. Gainera, GAZ Bilbaorekin diseinatutako “Emantzipaziorako Ibilbide Pertsonala” bete behar du, eta bizikidetza-arauak errespetatu.

Zenbat denbora egon daiteke programan?

Hasierako egonaldia urtebetekoa da, eta 3 urtera arte luza daiteke gehienez, baldintzak betetzen jarraituz gero.

Nola eskatzen da plaza?

Eskabideak online aurkeztu behar dira bilbaogazte.bilbao.eus webgunean, 2025eko azaroaren 7tik abenduaren 9ra.

Zer dokumentazio aurkeztu behar da?

Hasieran ez da dokumentaziorik aurkeztu behar. Programan hautatutako pertsonei bakarrik eskatuko zaie.

Nola esleitzen dira plazak?

Lehenik eta behin, zozketa publiko bat egiten da eskabide guztien artean. Ondoren, Udalak baldintzak betetzen direla egiaztatuko du eta beharrezko dokumentazioa eskatuko du. Azkenik, “Emantzipaziorako Ibilbide Pertsonala” diseinatuko da eta etxebizitzak esleituko dira.

Zer gertatzen da arauak betetzen ez baditut?

Plaza eta fidantza gal daitezke ez-betetze larriak gertatzen direnean, esate baterako, ez ordaintzea, zerbitzu komunitarioko orduak ez betetzea, Emantzipazio Ibilbidean aurrera ez egitea, bizikidetza-arazoak sortzea edo etxebizitzaren erabilera desegokia egitea.

Norengana jo dezaket laguntza edo informazioa eskatzeko?

GAZ Bilbao zerbitzura jo dezakezu (La Perrera eraikina, Sabino Arana 50), eta langile espezializatuek prozesu osoan lagunduko dizute. Bestela, telefonoz (944 025 401), WhatsAppez (747 451 437) edo emailez (gazbilbao@bilbao.eus).

Eskaerak egiteko, formulario bat bete behar da udalaren webgunean, azaroaren 7tik abenduaren 9ra arte.

Deskargatu hemen oinarriak

747 451 437

944 025 401

gazbilbao@bilbao.eus

La Perrera – Sabino Arana 50 (Basurtu)

GAZ BILBAO ORDUTEGIA