Osasun sexualari eta drogei eta drogekin lotutako arriskuen gestioari buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen du, osasunaren sustapenaren eta autozaintzaren ikuspegitik.
Zerbitzu hau gazteen aisialdirako eremuetan (bide publikoa) garatzen da, asteburuko gaueko ordutegian.
Asteburuetako gaueko aisialdia bilakatu da gazteen aldi baterako lehentasunezko espazioa. Espazio horretan eratzen dituzte gazteek elkarren arteko harremanak, euren nortasuna egituratzen doaz, esperientzia afektibo eta sexualak dituzte eta, horrez gainera, drogak hartu ditzakete.
Baina aisialdirako gunea esperientzia horietarako agertoki den era berean izan daiteke baita zaintzen ikasteko eta euren jokabideez arduratsu bihurtzeko; hala, sozializatze informaleko espazio horretan balio jakin batzuk sendotu eta bizimodu osasungarriak bultza daitezke.
Helburuak
Drogen efektuak, dosi aktiboak, segurtasun tartea, tolerantzia, arriskuak eta kontsumoa kudeatzeko eta kontsumo aurreko eta ondorengo zainketarako informazioa eta antzeko gaiez interesaturik daudenei informazioa, orientazioa eta bananako aholkularitza eskaintzea.
OSASUNARI BURUZKO INFORMAZIO-PUNTUA: Programa 2017ko 15 larunbatetan zehar garatu da maiatzetik azarora. Eskainitako aukera aprobetxatuz, zerbitzuaren helburua zabaldu da, drogen kontsumoaz gain osasuna aintzat hartuz, batez ere sexualitatea eta hari lotutako arriskuen arintzea. Horretarako Alde Zaharrean karpa bat jarri da (Gurutze kalea 8/9) 21:30etik 1:00etara. Baliabidea 829 pertsonak erabili dute (% 56 gizonek eta % 44 emakumek), eta informazio-eskaerak egin dituzte bakarka (% 27), taldeka edo bikoteka (% 73).
ASTE NAGUSIA. droga-kontsumoari lotutako arriskuen informazioa eta kudeaketa, zerbitzua hiru egunez egon zen (2017ko abuztuaren 23, 24 eta 25a), 23:00etatik 2:00etara arreta ematen eta parte-hartzea honakoa izan zen:
• Zerbitzura jo duten eta bertan parte hartu duten pertsona-kopurua: 222 kontsulta drogen eta sexualitatearen inguruan.
• Artatutako pertsonen artean, % 73 gizonak dira eta % 27 emakumeak.
• % 60,3 Bilbokoak dira; gainerakoak, nagusiki Bizkaikoak (% 17).
• Adin-tarte nagusia 21 eta 30 urte bitartekoa da (% 42,5), bigarrena 20tik beherakoena (% 30) eta azkenik 31tik gorakoena (% 27,5).
• 31 substantzia aztertu dituzte. 15 lagin anfetaminazkoak izan dira, 10 kokainazkoak eta 6 MDMA-koak. 30 test kolorimetriko egin dira eta 24 kapa fineko kromatografia. • Egindako etiliometriak: 31 (0.15 mg/l baino gehiagoko 24 kasu)
ASTE NAGUSIA. alkoholaren inguruan sentsibilizatzeko kanpaina: Aste Nagusiko lau egunetan zehar alkohol-kontsumoaren abusuaren inguruko sentsibilizazio-kanpaina bat burutu da Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Horretarako, alkoholemia proba-test bat egin eta informazio pertsonalizatua eskaini zen abuztuaren 19, 23, 24 eta 25ean.
1.332 pertsona artatu dira, haietatik 908 gizon eta 424 emakume. Testa positiboa izan da 654 kasutan, eta negatiboa 658tan. 20 pertsonak informazioa jaso zuten etilometria testa egin gabe.