Jarrera Arriskutsudun Nerabeentzako eta Haien Familientzako Arreta Zerbitzuak nerabeek izaten dituzten eta gizarteratzea oztopatzen dituzten jarrerei eta portaerei buruzko aholkularitza, orientazioa eta esku-hartze goiztiarra eskaintzen ditu. Programa honek honako helburu hauek ditu:

  • Jokaera arriskutsuak txikiagotzea.
  • Familia-gatazka arintzea.
  • Adingabeek edo haien inguruek dituzten arrisku-faktoreen aurrean, babes faktoreak handitu edo orekatzea.
  • Familiaren komunikazio-bideak hobetzea.

Helburuak

  • Arrisku-faktoreak agertzen dituzten familiak antzematea eta haiekin harremanetan jartzea faktore horietan esku hartu ahal izateko.
  • Gurasoen gaitasuna eta ezagutza hobetzea seme-alabak hezitzeko eta jokabide arazotsuak kudeatzeko zereginei dagokienez.
  • Nerabeei euren zailtasun pertsonalak, familiakoak edota sozialak antzemateko beharrezko laguntza eta tresnak eskaintzea, baita euren gaitasunak sustatu eta garatzeko ere.
  • Familia kideen arteko harremanak hobetzea, horrela babesgune bihurtzeko edo estres- zein ezegonkortasun-faktore izateari utzi diezaioten.
  • Koordinatuta lan egitea parte hartzen duten beste hainbat eragile edo baliabiderekin, Udalaren Gizarte Ekintza Sailarekin sortzen diren bideen bitartez.

Populazio hartzailea

Joera edo egoera arriskutsuak dituzten 12 eta 21 urte bitarteko neska-mutilak.

Epea

URTEKO HITZARMENA

Harremanetarako

proteccion.menores@bilbao.eus

944204386