Arrisku-egoeran diren gazteak Gizarteratzeko Programa, elkarrekin egoteko, norberaren garapenerako, harremanak garatzeko, familia-garapenerako eta trebakuntzarako espazioak bermatzen dituena. Programa hau  5. Barrutia osatzen duten San Frantzisko-Abusu eta Zazpi Kale auzoetako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei esleituak diren auzoetan egiten da.

Esku-hartzea honako auzoetan ematen da egunez:  Saralegiko Udaltegia (Bilbo Zaharra).

V Barrutiko auzo hauetan esku-hartzea gune irekian garatzen da: Atxuri, Abusu-La Peña, Bilbo Zaharra (Saralegi) eta San Frantzisko.

Helburuak

  • V Barrutia osatzen duten San Frantzisko-Abusu/La Peña eta Zazpi Kaleetako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei esleitutako auzoetan gizarte-arriskuan diren gazteen bizitza-kalitatea hobetzea.
  • Komunitate-garapenaren testuinguruan proiektuaren hartzaileak diren gazteekin parte-hartzea eta euren autokudeaketa lortzea.
  • Udal Gizarte Zerbitzuekin eta gainerako gizarte-erakundeekin gazteen benetako beharrizanei erantzungo dien lan-sare bat eratzea.

Epea

Urte osoa.

Populazio hartzailea

Programaren hartzaileak esku-hartze eremuan erroldatuta egon edo egiazki bizi eta arrisku-egoeran izanik  esku-hartze soziala behar duten 18 urtetik 35 urtera bitarteko gazteak dira.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Osasun eta kontsumo sailen diru-laguntzak.
  • Gazte eta kirol sailak – Bilbao Kirolak – emandako diru-laguntza; kirol aktibazioa eta osasuna bultzatzeko.

Informazio gehiagorako

www.susterra.info