BilbaoEszenaren (Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroa) ekimen bat da Bilbon sormen eszenikoa bultzatzeko eta arte eszenikoen eremuan sormen eta ikerketa prozesuak garatu nahi dituzten artista eta konpainiei laguntzeko. Proiektua Euskal Herriko 18 urterik gorako artista, artisten kolektibo edo arte eszenikoen eremuko ikertzaileei zuzenduta dago, eta baliabide ekonomikoak, teknikoak, instalazioak eta aholkularitza artistikoa eskaintzen die euren sormen proiektua gara dezaten. Deialdia otsaila eta martxoa bitartean izaten da.
4 beka ematen dira, bakoitza 3.000 euroko laguntzarekin, eta bat behintzat euskara hutseko proiektu batentzat zuzentzen da.

Aurkezten diren proiektuek eszena eremuko sorkuntza edo ikerketa prozesu baten garapena proposatu behar dute, batez ere, arte eszeniko berriei gehien lotuta direnetan, ardatz nagusia antzerkia, dantza edota mugimendua izango delarik, arte eszenikoetako diziplina tradizionalagoei (kaleko antzerkia, zirkua, etab.) lotutako proiektuak baztertu gabe.
Egonaldi bakoitzak 25 egun iraungo du gehienez, eta aukeran uztaila, abuztua, iraila eta urriaren lehen hamabostaldian aurkeztu eta hautatutako proiektu artistikoa landuko da tarte horretan era trinkoan. Euren proiektua garatze aldera, hautatutako artisten eskura jarriko dira Udalaren lokalak.

Prozesu sortzailea jendaurrean –publiko orokorra edota sektoreko profesionalak– aurkezteko aukera izango dute gainera, Bilboko BAD Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren hurrengo edizioaren barruan.

Helburuak

  • Sormen artistikoa eragitea, diziplina horiei lotutako artistek garatutako proposamen eszenikoen bidez.
  • Sormen artistikoan ikerketa prozesuak indartu, ardatz nagusia agertoki esparrua eta, batik bat, dramaturgia berriak direlarik.
  • Tokiko artistei eta jendeari Euskal Herrian garatutako sormen eta ikerketa prozesuen ezagutza eskura jarri.

Populazio hartzailea

18 urtetik gorako Euskal Herriko artista, artisten kolektibo eta arte eszenikoen esparruan ikertzen duten pertsonak.

Epea

Deialdia otsaila eta martxoa bitartean. Eskaerak martxoaren 12 baino lehen.

Informazio gehiagorako

Bad Bilbao

Harremanetarako

bilbaoeszena@bilbao.eus

944334995

Euskal Herriko artisten, sortzaileen eta konpainien sorkuntza eszenikoetarako diru-laguntzen 9. deialdia, baliabide ekonomikoak, teknikoak eta aholkularitza jasotzeko. Deialdia otsailaren 1etik martxoaren 12ra egon zen zabalik, eta 43 proiektu aurkeztu ziren, haietatik 5 euskaraz. 3.000€-ko 4 beka eman zitzaizkien antzerki, dantza garaikide eta dramaturgia berrien proiektuei, eta BAD 2017 jaialdian erakutsi ziren proiektuok.