Atzerriko etorkinak integratzeko alorrean gehien eragiten duen kontuetako bat atzerritarrei buruzko legediak ezartzen dituen espezifikotasunak dira. Legedia horren gaineko zalantzak argitzen laguntzeko, Bilboko Udalak herritarrentzako doako informazio-saioak antolatzen ditu aldiro, eta Biltzen-ek (Eusko Jaurlaritzako Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Zerbitzua) ematen ditu. Laburbilduta, saioetan atzerritartasunari buruzko lege-kontu garrantzitsuenen gaineko informazioa ematen da, eta bertaratutako edonori bere zalantza eta egoerak adierazteko aukera ematen dion azken txanda batekin amaitzen da.

Helburuak

  • Zuzenekoak: Bilboko egoiliar diren etorkin atzerritarrak, atzerritarrei buruzko legediak zuzenean eragiten diena eta egoera erregularizatzeko eta mantentzeko egin beharreko eskakizunez informazioa izateko interesa dutenak.Laneko kontuengatik, familia loturagatik edo dena delakoagatik gai horietaz interesa duten bertakoak. Berebiziko garrantzia du etorkin jendearekin harremanetan dauden erakundeetan lan egiten duten profesionalen partaidetzak.
  • Zeharkakoak: Erakundeetan lan egiten duten profesionalak etorriz gero informazioaren efektu biderkatzailea ziurtatzen da baliabide horien erabiltzaileen artean.

Populazio hartzailea

Herritar guztiak, nahiz eta saio horietan parte hartzen dutenen gehiengoa 35 urtetik beherakoa izan.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila – Familia Garapenerako eta Gizarte Garapenerako Zuzendaritza.
  • Biltzen (Eusko Jaurlaritzako Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Zerbitzua).
  • Eusko Jaurlaritzarekin ituna duten eta Aholku Sarea eratzen duten erakundeak: Caritas, CITE eta Gurutze Gorria.

Harremanetarako

inmigracion@bilbao.eus

Bost saio egin ziren San Frantziskoko Udaltegian:

  • Otsaila
  • Ekaina
  • Iraila
  • Urria
  • Azaroa

Guztira 112 pertsona joan ziren, 57 gizonezko eta 55 emakumezko.

2016:

Atzerritarrengan eragina duten informazio zehatz, eguneratu eta egiazkoak errazteko asmoz, Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Herritartasun Sailak Biltzenekin –Integraziorako eta Kultur arteko Bizikidetzarako Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuarekin- lankidetzan, Atzerritartasuneko araudiari buruzko jendaurreko doako saio-multzoa osatu du. Jorratutako gaiak, besteak beste, hurrengo hauek izan dira:

– Etorkinen eskubide eta betebeharrak.
– Erregimen orokorra: egoiliarra izateko eta lan egiteko baimenak, ikasteko baimenak
– Aparteko egoerak: sustraitzea, genero-indarkeria, arrazoi humanitarioak, agintariekiko lankidetza…
– Berriztapenak
– Familia birbatzea
– Erregimen komunitarioa
– Espainiako nazionalitatea eskuratzea
– Itzultzea

Azaldutako alderdiak azaldutakoan, saio bakoitzean amaierako txanda bat dago bertaratuek dituzten zalantza eta egoerak jakinarazteko.

2016an 5 saio egin dira:

.Otsaila
.Apirila
.Ekaina
.Azaroa
.Abendua

Guztira 189 lagun joan ziren (178 gizonezkoak eta 11 emakumezkoak).