Auzo Factory hiriko espazio erakargarri berrien proiektu bat da, herritarren, elkarteen, agenteen, ekintzaileen eta enpresen arteko sormenerako hala nola bizikidetzarako. Erabiltzen ez diren espazio zaharrak eraberritzetik sortutako espazioak dira, eta jarduerak Bilborako sektore estrategikoak direnetara zuzentzen dira.

Hauek dira, egun, proiektua osatzen duten Auzo Factory-ak:

  • Irazabal-Matiko: ekonomia digitalaren proiektuetan espezializatua. Jarduera hauek burutzen ditu: enpresa-dinamizazioa, KBi (ekintzailetza digitaleko proiektuetarako inkubagailu aurreratu eta bizkortzailea), eta kultura- eta komunitate-jarduerak.
  • Rekalde: teknologia irekiekin, software eta hardware librearekin, Open Datarekin, berrikuntzarekin eta kode irekiarekin zerikusia duten jardueretara zuzendua.
  • Harrobi: aisialdia, kultura eta enpresentzako zerbitzuen sektorera zuzendua, honako hauek biltzen ditu: enpresa sortu berriak, sektore horien enpresa-proiektuentzako co-work espazioa eta Wikitoki proiektua (I+G sozial, kultural, ekonomiko eta politikorako laborategiaren proiektu esperimentala, elkarsorkuntzarako eta lankidetza-praktikak burutzeko gogoetaren, ideiagintzaren eta prototipoak egitearen komunitatea).

Helburuak

Auzoetan ekonomia-jarduera sortzen laguntzea, ezagutzaren eta teknologiaren arloan enpresak sortzeko aukera sustatuz eta hiriko espazio berriak erabiliz erabileraren eta erabiltzaileen arteko nahasketa eginda, jarduera soziokulturalaren sustapena enpresa-jarduerarekin uztartuta.

Populazio hartzailea

  • Herritarrak.
  • Sektore estrategikoetako enpresa eta profesionalak.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Auzoetako elkarteak.
  • Erakunde laguntzaileak, Beaz, Dema, Adigital, Ahalbidetu.

Epea

Urte osoa.

Harremanetarako

promocionempresarial@bilbaoekintza.bilbao.net

Inkubagailuak:

  • Irazabal-Matiko: 19 proiektu ekintzailetza digitaleko proiektuetarako inkubagailu aurreratu eta bizkortzailean.
  • Harrobi: 15 enpresa ezarrita; 7 postu coworking-erako espazioan; % 100eko okupazioa eta 12 enpresa Wikitoki proiektuan.
  • Rekalde Auzofactory: Zentroa 2015eko abenduan ireki zen.

Dinamizazio soziokulturalerako jarduerak

Zentroa elkarteei erabiltzeko utzi zaie (Ahalbidetu, Gailurra, Uribarri Auzolanean…), banakoei (irakasleak, artistak, ekintzaileak…), enpresa-saltokiei (merkatarien elkartea), udal-sailei eta abarrei jarduera ugaritarako: bilerak, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, ekitaldiak (aipatu beharrekoa “Gernika” filmaren casting-a, AuzoFactoryra azaldutako jende-kopuru izugarriagatik, 3.400 pertsonatik gora aurkeztu baitziren)…

Berrikuntza gisa, Bilbao Ekintzak sustatutako jarduera batzuk burutu ditugu 2015ean, hala nola: “maTIKomapa! Mapaketa kolektiboa egiteko tresna digitalen tailerra”. Helburu nagusitzat herritarren elkarteek, barrutiko auzotarrek eta teknologia berrietarako zaletutasuna duten gazteek euren tableten, mugikorren eta bestelako gailuen aukerak ezagutzea izan du, ideiak eskaintzeko eta bizi diren espazio fisikoan esku-hartzeko. Guztira 26 parte-hartzaile/9 elkarte izan dira. Komunikazio digitala ikasteko proposamen berritzailea da, gogoeta bultzatu eta sormen kolektiboa sustatu nahi duena. Halaber, eraikinean dauden enpresa batzuekin –Domestikoo eta Solidartes, kasu–elkarlanean aritu gara herritarrei zabalduriko jarduerak antolatzen.

Enpresa-dinamizaziorako jarduerak

KBi DIGITAL-ek antolatutako 8 jardunaldi burutu dira ekonomia digitalaren gaien inguruan; berrehun bat pertsonek hartu dute parte. Auzo Factoryk antolatutako 6 jardunaldi burutu dira teknologia sektorearen inguruko gaiei buruz (eduki digitalak, youtuberrak, diseinu grafikoa, online ordaintzeko bitartekoak, growhthacking, bitcoin, programazioa…); hirurehun bat pertsonek hartu dute parte. Kultura ekintzailea sortzera bideratutako ekintzak burutu dira, ekintzailetza eta berrikuntza sustatuz, horien aldeko giroa eraiki eta pertsona ekintzaileak aurrera egin eta garatu daitezen. Guztira 200 pertsonek hartu dute parte foro eta topaketa horietan.
Auzo Factoryan “BizkaiAKTIBATU Bilbao” proiektua jarri da abian, ekintzaile gazteei laguntzeko Bilbao Ekintzaren ekintzailetza sailaren eta Dema-ren (Bizkaiko Foru Aldundia) arteko lankidetzan. 29 parte-hartzaileek laguntza jasotzen dute euren negozio-plana gauzatzeko trebakuntza eta aholkularitza jasota, eta baita 350 euroko laguntza ere programa irauten duen hiru hilabeteetan eta 5.000 euroko diru-laguntza euren enpresari ekonomia-jardueraren zergan alta ematerakoan. , Horrez gain, Bilbao Ekintzaren enpresa-sustapeneko lerro ezberdinen barrura begirako tailerrak egin dira eta nazioarteko ordezkaritzen bisitak.
“Eginez Ikasi” proiektua hasi da Auzo Factoryan, Ahalbidetu Elkarteak antolatuta. Aholkulari talde batek, gehienak erretiroa hartua dutenak, lizentziatura amaitu berria duten 50 gazte prestatzen aritzen dira enpresa-gaitasun eta -trebetasunean, eta ondoren enpresetan praktikak egitera joango dira. Industria sektoreko enpresen eta Open Technologies sektorekoen arteko topaketa bat egin da. 15 enpresa aritu dira enpresa-sinergien bila. Zentroan, guztira, 700 pertsona inguruk jardun dute enpresa-dinamizazioko jardueretan. Jarduera soziokomunitarioak eta enpresa-sektorekoak elkarri batu eta castingaren kasu berezia (3.000 pertsona baino gehiago) gehituta, 10.600 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte 2015ean.