Izen bereko Fundazioak Espainiar estatuko 8 hiritan –tartean, Bilbon– eta atzerriko 6 herrialdetan sustatzen duen jarduera. Biltzar hauek 2007tik ari da egiten Lo Que De Verdad Importa izeneko Fundazioa, gizarteko balio unibertsalak zabaltzeko xedearekin. Unibertsitateko eta unibertsitate-aurreko gazteei zuzendutako topaketak dira, doakoak, parte-hartzaileak eta irekiak.

Helburuak

Gazteei balioak ezagutaraztea, jarraitzeko eredu on bat diren istorioen bidez.Kontua ez da gazteei doktrinatu edo kontzeptu teorikoak erakustea, baizik eta gainditze, ausartasun, solidaritate eta gizatasun kasu errealak aurkeztea. Zuzenean kontatutako istorio horiek inspirazio-iturri izan nahi dute belaunaldi berrientzat, eta, horietatik abiatuz, bertaratutakoek ondorioak atera eta euren bizitza profesionalean nahiz pertsonalean aplika ditzakete.

Populazio hartzailea

Unibertsitateko eta unibertsitate-aurreko jendea.

Informazio gehiagorako

www.loquedeverdadimporta.org