Komunikaziorako gune ireki eta parte-hartzailea da eta bertan Bilboko Udalak gazteei begira sortzen dituen eduki eta jarduera guztiak biltzen dira.
Bilbao Gazte web honen erronka da gazteen beharrizanei erantzun integral bat eskaintzea eta haiei zuzendutako udal-politika taxutzen eta programak zehaztu eta kudeatzen gazteen partaidetza bultzatzea.
Helburuak
- Gazteriari zuzendutako udal-jarduerak modu erakargarri eta ulergarrian aurkeztea.
- Gazteak eta gainerako jendea erakarri eta inplikatzea, eta Bilbo hiri gazte bezala sendotzea.
- Parte hartzeko bideak bultzatzea web-orri horretaz baliatuta, elkarrekintza hori aintzatetsiz eta indartuz.
Ekintza positiboak:
Webgunearen diseinuak kontuan hartzen ditu gazteen interesak eta komunikatzeko dituzten jokabideak. Hala, ezaguna egingo zaien espazioa bat sortu nahi da, bertan parte-hartzera gonbidatuta sentitu daitezen.
Aurten, Instagram Bilbao Gazte plataforma digitalaren sare sozial moduan gehitu da. Lehiaketa baten bidez ere neska eta mutil bana aukeratu ziren Bilbao Gazte 2017-18 Youtuber ofizial moduan aritzeko eta komentatzeko zeintzuk diren Bilboko gazteentzat dauden aisialdirako plan onenak.