Langabezian egonik gehienbat maila ertaineko edo goi mailako ikasketak dituzten Bilboko gazteen enplegagarritasuna hobetzeko eta lan-merkatura hurbiltzeko jarduerak. Gazte horien gaitasunak eta profil pertsonal eta profesionala enpresek eskatutako beharrizanetara egokitzen dira, eta dituzten trebetasun eta gaitasun horiek ekintzailetzara zuzentzera bultzatzen zaie. Bilborentzat estrategikoak diren sektoreetara lehenesten eta zuzentzen dira.
Helburuak
Langabezian egonik ahal dela maila ertaineko edo goi mailako ikasketak dituzten Bilboko gazteen enplegagarritasuna hobetzea eta lan-merkatura erakartzea. Enplegu eta ekintzailetza arloan gazteen kolektiboari zuzendutako jarduera eta programa aukera zabala biltzen duen estrategia bat da, esparru-egitasmo bat da.
- Demola: Enpresek erronkak planteatzen dizkiete goi mailako ikasleez osatutako diziplina anitzeko taldeei, eta horiek konponbideak ematen dizkiete prototipoen bitartez.
- Gamigazte: Gamifikazioaren bitartez ikasleen gaitasunak eta trebetasunak bultzatu nahi dira.
- Bizilabe: 10 eta 19 urte bitarteko gazteei zientzia eta teknologiaren gaineko jakinmina, hala nola ekintzailetza eta sormena, bultzatzea tailerretan edo proiektuetan parte hartuta.
- Ahalbidetu: Gradu bat ikasia duten gazteen enplegagarritasuna hobetzea eta ekintzailetzan laguntzea gaitasunak eskuratuz eta hobetuz.
Epea
Urtarrila – abendua
Populazio hartzailea
Langabezian dauden Bilboko gazteak, ahal bada ertain edo goi mailako ikasketak dituztenak.
Parte hartzen duten beste erakunde batzuk
- Gazteria eta Kirol Saila.
- Gizarte Ekintza Saila.
- Berdintasun Saila.
- Lankidetza Saila.
- Bizikidetza eta Jaien Saila.
Harremanetarako
empleoytalento
944205322
2016an 234 gaztek hartu zuten parte.