Bilbao Nigth Marathon gauean egiten den lasterketa bat da eta Europan horrelako ezaugarriak dituen lasterketa bakarra; gaueko beste maratoi bat bakarra dago munduan, Brasilen. Proba burutzen ari denean Bilbo erdiguneko kaleek ikuskizunez betetako ekitaldi aparta eskaintzen dute. Homologatutako hiru distantzitan egiten da: Maratoia (42 km), Maratoia Erdia (21 km) eta Lasterketa pirata (10 km).

Helburuak

Bilbao Nigth Marathonek Bilbo kirol-proben agertokietan kokatzea eta kirol horren egutegian erreferente bilakatzea nahi du eta aldi berean hiri modernoaren eta kulturari, kirolari eta ingurumenari atxikitako hiriaren irudia zabaltzen du, Bilboko gaua beste era batera bizitzeko aukera ematen duelarik.

Populazio hartzailea

  • Herritarrak
  • Estatuko eta nazioarteko parte-hartzaileak
  • Estatutik eta nazioartetik etorritako bisitariak

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Bilboko Udaleko ondorengo Sailak: Segurtasun eta Babes Zibilaren Saila; Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saila.
  • EDP.

Harremanetarako

informacion@bilbaoturismo.bilbao.eus

Informazio gehiagorako