BilbaoGazte webgunean, Bilbo Unibertsitate Hiriaren inguruko informazioa zabaltzeko atala, Bilbon ikasi nahi duten gazteei informazioa eman ahal izateko. Gune honetan harrerarekin, ikasketa-planarekin eta egunerokotasunarekin lotutako informazioa izango dute Bilbora Unibertsitatera edo Lanbide Heziketara ikastera datozen gazteek. Programa hau Udalaren 4. proiektuari lotuta dago. Bilbo Unibertsitate Hiria. Webgunearen atal honetan hurrengo edukiak aurkitu daitezke:

  • Unibertsitate ikasketak, Goi Mailako Lanbide Heziketa, Negozio Eskolak, Arte Heziketa eta Diseinua.
  • Etxebizitza.
  • Aisialdia, kultura eta jaia.
  • Zerbitzuak eta tramiteak.
  • Hiria eta haren ingurua.

Helburuak:

  •  Gune digital bakar batean kontsultatu litekeen informazio baliagarria eskaintzea Bilbora ikastera etorri nahi duten gazteei.
  • Ikasleak hirian integratzea bertako biztanleria eta ohituren artean.
  • Informazio digitalerako gune honen bitartez, Bilbo Unibertsitate Hiri eta talentua erakartzeko gune bihurtzen laguntzea.

Populazio hartzailea

Unibertsitateko edo Lanbide-Heziketako ikasle gazteak.

Epea

Urte osoa.

Parte hartzen duten beste erakundeak

Unibertsitateak: EHU, Dueto, Mondragon eta Digipen. Komunikazio Saila.

Harremanetarako

gazteria@bilbao.eus

944204222

Bilbao unibertsitate hiri