Bizilabe 10 eta 19 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikerketa-zentroa da. Honetan, sormena lantzeko eta diziplinarteko ingurune independentean ikerketak egiteko burutzeko lan egiten dute, ikasgelaren edo programa zorrotzen presiorik izan barik; hau da, curriculumetik eta eskola-orduz kanpo.

Helburuak

Umeak eta nerabeak haien kabuz teoriak eta esperimentuak garatzera bultzatzen dituzte,
gaztetatik haiengan zientzia eta teknologiarako garra pizteko eta abentura zientifikoak landu ditzaten haiei eredua eskaintzeko asmoz.

Bertako enpresak eta haien profesionalak inplikatu nahi ditugu, mentoring-eko lanak egin ditzaten. Hala, proiektu horiek bertako enpresa baten jarduerarekin edo erronkekin lotura izatea bilatzen dugu. Gazteak bide horretan laguntzeko, begiraleak eta aholkulariak Bizilabe-Elhuyar izeneko metodologian trebatzen ditugu, beren-beregi proiektu honetarako prestatutakoa.

Epea

Irailetik ekainera.

Harremanetarako

https://bizilabe.elhuyar.eus/es/

promocionempleo@bilbaoekintza.bilbao.eus

944205322