Kultura-ekintzen bidez Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoen balioa indartzeko proiektu abangoardista, hiriko adierazpen artistikoei lotuta dago eta tokiko kultura-erakundeekin lankidetzan gauzatzen da.

BLV-ARTek kulturan espezializatu nahi du Bilboko eremu hau, bertan bizi direnen beharrizanak asetzeko, baina, batez ere, auzo horiek herritar guztientzat erakargarri izan daitezen, abangoardiako kultur polo bilakatuz, bertan musikarekin, arte plastikoekin, zinearekin edo modarekin erlazionatutako sorkuntza era berriak sortzen ari direlako. Era horretan, programa honek balioa eman nahi dio auzoari, eta hiriaren gainerako lekuekin duen komunikazioa sustatu, inguru horretan sortu diren eta bertako kaleak biziberritzen lagunduko duten kultur proposamenak ezagutaraziko dituzten zenbait jarduera eskainiz.

Bilbo Zaharrean azken hamarkadan mugimendu indarberritzailea sortu da, funtsean artean eta gazterian oinarrituta. Toki horretan ekimen, jarduera eta proiektu multzo interesgarria sendotu da, eta programa honek horientzako plataforma izan nahi du.

Programazioak jarduera hauek biltzen ditu: Arty Walks – Arte Zirkuitoko bisita gidatuak auzoko erakustokietara, kontzertuak, performantziak, antzerki eta dantza garaikideko emanaldiak, instalazioak, bideo-klipen eta film laburren proiekzioak eta Bilbo Zaharreko eraikin bateko horma-irudia.

Helburuak

  • Gazte sortzaileen proiektu eta ekimenen protagonismoa zein parte-hartzea sustatzea, baita barne dauden auzoetako kolektiboena ere.
  • Barne dauden auzoetako gazteen sormena- eta kultur-kontsumoa bultzatzea.

Populazio hartzailea

  • Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako gazte sortzaileak.
  • Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako herritarrak nagusiki, eta, oro har, Bilbokoa.

Informazio gehiagorako

BLV – ART 2016

Harremanetarako

bilbaoeszena@bilbao.eus

Proiektu abangoardista honen 11. edizioa. Kultura-ekintzen bidez Bilbo Zaharraren balioa indartzea du helburu eta kaleko adierazpen artistikoei lotuta dago. Ekainaren 7tik 17ra izan zen eta 31 ekimen izan zituen: Art Walks bisita gidatuak erakustokietara, antzerki garaikidea, performanceak, site-specific muntaketak, dramaturgia berriak, besteak beste. Horrez gain, musikari, olerkigintzari eta arte-sorkuntzari lotutako hainbat proposamen egin ziren, eta kaleko horma-irudi bat ere bai. Hau guztia BilboRocken, San Frantziskoko Udaltegian , BilbaoArten, Berreginen Museoan, Sarean eta auzoko beste toki batzuetan, guztira 1.720 bertaratu. Tokiko kultura-elkarteekin elkarlanean.