Break on Stage Kultura Urbanoen Nazioarteko Jaialdiak aukera eskaintzen du ekitaldi bakar batean Europa mailako kaleko kultura eszeniko hoberenez gozatzeko. Bilboko Udalaren diru-laguntzaz Arriola Kultur Elkarteak antolatzen duen ekitaldi honetan kaleko kultura honen berezitasunak erakusten dira, agertoki bakar batean, eta baita sortzen doazen berritasunak ere. Kirolarekin, musikarekin, dantzarekin eta kaleko kulturaren bestelako erakusgarriekin zerikusia duten 20 ikuskizun baino gehiagok osatzen dute, ikuskizun bizia, parte-hartzailea nola sortzailea eta egungoa eratzen dutelarik hurbildutako 4.500 inguru ikuslerentzat.

Jaialdia apirilean egitean da eta hiru lehiaketa izaten ditu: break dance eszenikoaren lehiaketa, kaleko dantzen Bost Urban Dance norgehiagoka, eta Scooter Freestyle Battle roller lehiaketa/erakustaldia. Horiez gain, kale-kulturako beste hainbat ikuskizun eta BMX bizikletekin egindako jauziak tartekatzen dira emanaldi horien artean, eta hip hop musikako kontzertu batez ematen zaio amaiera. Aurretik lehiaketak eta jarduerak egiten dira Bilboko hainbat gunetan, eta Bilbao Arenako ekitalditzar horrekin bukatzen da. Bezperan, BBK aretoan, batetik binakako kaleko dantza lehiaketa antolatzen da, eta, bestetik, 1v1 BBK Bost-Battle break dance bataila hiriko gazteentzat. Horren finala jaialdia hasi baino lehen ikus daiteke. Jaialdirako sailkapenak aurreko hilabeteetan egiten dira: Akadantz kaleko dantzaren sailkapena otsailean burutzen da Arriola Kultur Aretoan, Elorrion, eta Fun Dantz! kaleko dantzaren sailkapena, berriz, martxoan Aretxabaletan.

Helburuak

  • Plataforma bat eskaintzea tokiko, estatuko eta Europako kale-kultura taldeen aurkezpen eta erakustaldietarako.
  • Hirian kaleko kultura egiten duten taldeen zabalpena eta nahi artistikoak bultzatzea, estatu, Europa eta nazioarte mailan eskarmentua hartzea eta ezagutzera ematea ahalbidetuz.
  • Gazteen eta euren kale-kulturaren adierazpena sustatzen duten eta kultura mota hori erakusteko espazioak eskaintzen dizkieten proiektuak laguntzea.
  • Gazteen gaur egungo kale-kultura eta joera berriak sustatu eta zabaltzea jende gaztearen eta komunikabideen aurrean.

Populazio hartzailea

  • Kaleko kultura eszenikoan aritzen diren talde gazteak.
  • Kaleko kultura eszenikoaren zale den jende gaztea.

Epea

Martxoak 25.

Gazteei zuzendutako ekintza positiboak

  • Break dance eszenikoaren lehiaketa, kale-kulturako talde gazteentzat.
  • Kaleko dantzen Bost Urban Dance lehiaketa, kaleko talde edo artista gazteentzat.
  • Scooter Freestyle Battle roller lehiaketa/erakustaldia.
  • 1vs1 BBK-Bost Battle, hiriko gazteei zuzendutako break dance bataila.
  • Binakako kaleko dantza lehiaketa.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza
  • BBK

Informazio gehiagorako

www.breakonstage.com

Harremanetarako

info@breakonstage.com