Gaueko aisialdirako Bilboko Udalak jartzen duen autobus-zerbitzua, ostiral eta larunbat gauetan eta urtean zeharreko beste hainbat egunetan. Zortzi (8) autobus ibilbide daude Bilboko erdigunea aldiriko auzoekin lotzeko.
Helburuak
- Bilboko gazte jendeari garraio publikoa eskaintzea ostiral eta larunbat gauetarako.
- Asteburuetako gauetan garraio pribatua erabiltzeak daraman arriskua murriztea.
Populazio hartzailea
- Herritar guztiak.
- Zerbitzu hau gazte jendeak erabiltzen du gehienbat.