Eskola giroan garatzen den programa, berdintasunaren kontuan sentsibilizatuta dauden eta emakumeen aurkako indarkeria-egoerak antzemateko gaitasuna duten neska-mutilek osatutako talde estrategikoak sortzea du helburu.
Bilbao Gazteri lotutako helburuak
- Nerabeen artean hausnarketa sakona sustatzea berdintasunaren eta genero-indarkeriaren kontuan.
- Gazteak eurak izatea ikastetxe barruan eta kideen artean sentsibilizazio-ekintzak asmatu eta garatzen dituztenak.
Populazio hartzailea
Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleak
Parte hartzen duten beste erakundeak
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila
Harremanetarako
Informazio gehiagorako
2017/2018 ikasturtean:
-2 ikastetxetan talde feminista bana sortu dira. Guztira, 2011/2012 ikasturteaz geroztik, honako ikastetxeak ibili dira parte hartzen: Botikazar, Miguel de Unamuno, Gabriel Aresti, Ibarrekolanda, Berriotxoa, Urretxindorra, Salesianos, Solokoetxe, San Inazio eta Deustuko Ikastola.
-Adierazle kualitatibo gisa: gazteek prozesu honi buru belarri ekin nahi diote, ez ez egon bakarrik hari begira. Gainera, estrategia honen inpaktua handiagoa da neska-mutilak gai direlako parekideen artean identifikazio, konpromiso, konbentzimendu eta kontzientziazio handiagoa sortzeko berdintasunarekin eta indarkeria matxistarekiko prebentzioarekin lotutako gaien aurrean. Aldaketa handiagoa eragiten dute epe laburrean zein luzean.