Hezkuntza arloko prebentzio programaren helburu nagusia da nerabeak eta gazteak protagonistak izatea berdintasun handiagokoa eta emakumeen kontrako indarkeriatik libre den gizartea eraikitzeko gizarte-eraldatze prozesuan.
Tailerrak ikasleei daude zuzenduta, baina baita irakasle eta gurasoei ere, eta “generoaren betaurrekoak” eskaini nahi dizkie gazteei, oraindik ere senar-emaztegaien arteko harremanetan ematen diren menderakuntza- eta zapalkuntza-egoerak antzeman ahal izateko, horien zergatiak azalduz eta erremintak eskainiz oharkabean pasa ez daitezen, eta baita, aniztasunaren soslaitik, tratu onak eta benetako maitasuna zertan datzan erakusteko ere.
Era horretako programekin gazteak solidaritatezko gaietarako interesik ez duen kolektiboa denaren mitoa hausten da, eta agerian uzten dute genero-indarkeriaren aurka borrokatzeko duten gaitasuna eta proaktibitatea. Orain gazteak eragile aktibotzat jotzen dira, ekimen zehatzen sustatzailetzat.
Helburuak
- Genero-estereotipoez eta -eginkizunez hausnartzea, jarrera kritiko bat bultzatuz gizarte honetan maskulinitatearen eta feminitatearen gainean ezarrita diren ereduei buruz.
- Maitasunaren inguruan eraikitako mitoak deseraikitzea, barneratuz benetako maitasuna elkarrekiko errespetua eta konfiantza ematen den harreman sano eta positibo batean oinarritzen dela, menpekotasuna sortu ordez askatu egiten duena.
- Genero-indarkeriazko egoerak identifikatzeko eta horiei aurre egin eta salatzeko estrategiak eskuratzea.
- Gazteen eta irakasleen artean zubiak eraikitzea, eta gurasoak sentsibilizatu eta inplikatzea.
Populazio hartzailea
- DBHko, Batxilergoko eta LHZko ikasleak.
- Hezkuntza ez formalaren esparruko taldeak
- Irakasleak eta familiak
Harremanetarako
Informazio gehiagorako
Udal programa hau 2007an hasi zen Bilboko hainbat hezkuntza-zentrotako parte-hartzearekin batera. Hortik aurrera, 10 urte pasa dira programa sakontzen, sendotzen eta ikasleekin esku-hartzea hobetzen, eta orokorrean, baita hezkuntza komunitatearekin zein udalerriko hezkuntza-zentroekin ere.
2016/2017 ikasturtean, programak hezkuntza ez formalean esku hartu du, Gaztegunetan tailerrak eskainiz, aisialdirako taldeak, eta abar. 8 gaztegunetan gazteekin aritzeaz gain, saio bateratua egiten da hezitzaileekin.
Horrez gain, neskei zuzenduta autodefentsa feministarako saioa egin da eta beste bat mutilei zuzenduta, maskulinitateei buruzkoa.