Bilboko VII Barrutiko Haur eta Gazte Planari lotutako HIRIKOI eta KALI KALO programak gizarte desabantailan direnentzat zuzenduta daude eta horien xedea Bilboko auzo horietan bizi eta gizarte babesik gabe eta bazterkerian geratzeko arriskuan dauden haur eta gazteak tratatzea da, gizarte, hezkuntza eta komunitate ikuspegitik.
HIRIKOI: Auzo horietan gizarte-desabantailan diren 18 urtetik 35 urtera bitarteko gazteei bereziki zuzendutako gizarte- eta komunitate-hezkuntzako programa, egoera zailenetan aurkitzen direnengan arreta berezia jartzen duena. Programa honetako jarduerak hiru ardatz ditu:
- Prozesu pertsonalentzako laguntza.
- Teknologia berriak eskuratzeko laguntza.
- Gizarte- eta komunitate-sustapena.
KALI-KALO: Komunitate-sustapenerako programa Barrutiko ijito-komunitateko jendearentzat; programak adingabe eta emakumeei zuzendutako ekintzak lehenesten ditu. Programa honetan esku-hartzea adin tartearen eta esku-hartzeko ardatzen lehentasunaren arabera egiten da, ondorengo talde hauetan banaturik:
- Adingabeen arloa, derrigorrezko hezkuntzan diren adinekoentzat, heziketa-errefortzura eta ikasteko motibaziora zuzentzen da.
- Neska-mutilak, 15 eta 17 urte bitartekoentzat, adin horretan dituzten zailtasunak partekatzeko eta euren jatorrizko kultura kontuan hartuta etorkizuneko proiekzioa egiteko.
- Kaligune/Emakume arloa, bere ardurapean adin txikikoak dituzten emakume helduentzat, aisialdiko prestakuntza-jardueren bitartez zeharkako gaiak lantzen dituzte euren seme-alaben hezkuntzaren gainean.
- Gizonentzat/Aitentzat programa, aurreko taldearen eduki eta dinamika berberak dituen talde-topaketarako espazio bat da.
- Komunitate-jarduerak, festa-batzordeak antolatutako jardueretan parte-hartzeko.
Programa horien helburua da gizarte-desabantailak gainditzeko eta kolektibo horiek gizarteratzeko ekintzak burutzea.
Helburuak
- Gazteak ingurune hurbilenean osorik garatzen sustatzea, indarra gizarteratzen eta bazterkeria-egoerak gainditzen jarrita.
- Gazteak euren prozesu pertsonal edota kolektibotan inplikatzea, bere aldaketen eragile aktiboak bilakatuta.
- Teknologia berriak sozializatzea eta eten digitalaren efektua murriztuko duten baliabideak ahalbidetzea.
- Bizikidetza eta kultura-artekotasuna laguntzea, auzoetako bizitzan ijitoen parte-hartze aktiboa bultzatuta.
- Gizarte-desabantailan diren ijito-komunitateko adingabe eta gazteen garapen pertsonala laguntzea, gizarteratzeko prozesuak ahalbidetuko dituen talde nahiz komunitate mailako gizarte- eta hezkuntza-jarduerak gauzatuta.
Populazio hartzailea
- VII Barrutian bizi diren 18 urtetik 35 urtera bitarteko gazteak, zailtasun handienetan aurkitzen direnak bereziki.
- Barrutian bizi den ijito-komunitateko jendea, adingabeei eta emakumeei zuzendutako ekintzak lehenetsita.
- Barruti horretako gizarte-errealitatea osatzen duten elkarteen sarea nahiz komunitate-baliabideak.
- Komunitatea, Barrutiko bizitza-kalitate globala hobetzeko gizarte-eragile aktibo eta erabakigarria den bezainbatean.
Harremanetarako
Programetan artatutako pertsona kopurua:
- HIRIKOI: 465 pertsona
- KALI-KALO: 1035 pertsona
- GUZTIRA= 1.500 pertsona
Programako gizon eta emakume kopurua:
- HIRIKOI: 304 gizon + 161 emakume
- KALI-KALO: 545 gizon + 490 emakume
- GUZTIRA= 849 gizon + 651 emakume
HIRIKOI Programa:
Guztira parte hartutakoak: 465, 304 gizon eta 161 emakume. Horietatik, 107 etorkinak eta 358 estatukoak.
2016:
Gazteleku Elkarteak kudeatzen VII. Barrutian gizarte desabantaila egoeran diren gazteentzako ingurune irekiko Programa, Gizarte Ekintza Sailarekin egindako hitzarmenari esker.
HIRIKOI PROGRAMA- Jarduera hauek burutzen dituzte:
. Teknologia berrietarako sarbidea (ikastaroak, Internet, banakako aholkularitza, ikastaroak lonjetan, koadrilan edo lokaletan).
. Gizarte- eta komunitate-sustapenerako laguntza.
. Jarduera puntualak: komunitate-jardueretan gazteen parte-hartzea.
. Zailtasun egoeran dauden gazteei banakako laguntza puntuala ematea.
. Esku-hartzea zailtasunean diren gazteekin eta koadrilekin berek kudeatutako lonjetan.
2016an parte hartu dutenak. Guztira: 438 gazte (280 gizon eta 158 emakume) Estatukoak: 360 (227 gizon eta 133 emakume).
. Atzerritarrak: 78 (53 gizon eta 25 emakume).
KALI-KALO PROGRAMA – Jarduera komunitarioak dira funtsean, eta honako hauek burutzen dituzte:
. Tailer/jarduera iraunkorrak.
. Neska taldeak: “Neskalis”.
. Denbora libreko jarduera puntualak.
. “Errekalis eta Kaliberris” emakume taldea Emakume-jarduera puntualak.
. Helduak alfabetatzeko programa.
. Berriketa taldea.
. Familiekin gosariak (hilero).
. Helduentzako informatika ikastaroak.
. Komunitate-jarduerak.
2016an parte hartu dutenak. Guztira: 1.012 lagun, gehienbat gazteak (499 gizon eta 513 emakume)
Parte-hartzaile gehienak ijito etniako bilbotarrak dira.