Programa hau ikastetxeetan garatzen da, nerabeei drogen aurrean arduraz jokatzea ahalbidetuko dieten gaitasun pertsonalak eta baliabideak eskaintzeko asmoz, eta bitartekaritzako kolektiboari eta jomuga den kolektiboari zuzendutako jarduerak prestatzen ditu.

Hezkuntza komunitatean bitartekariekin burutzeko jarduerak:

  • Irakasleei aholkularitza eta orientazio ematea mendekotasunei buruz eta, zehazki, euren ikasleei moldatutako proiektu espezifikoak aplikatzeko eta kontsumo kasu zehatzen aurrean esku hartzeko. Kontsumoa murrizteko asmoz, ikastetxetako araudian sartu beharreko jokaerak ere eskaintzen dira.
  • Irakasleen prestaketa eskoletan drogaren kontsumoarekin zerikusia duten egoera gatazkatsuei aurre egiten erakusteko.
  • Gurasoen prestaketa, guraso-eskolez baliatuta, heziketarako dituzten gaitasunak hobetzeko eta prebentzioan eragile gisa gaitzeko.
  • Jarduerak nerabeekin.

Helburuak

Helburuak jomugako gazteek dituzten beharren arabera planteatzen dira.

  • Ikasleriak drogen gainean duen sinesmen, ideia, mito eta estereotipoak bildu eta horiei buruz hausnartu eta argitzea.
  • Drogei buruz informazio objektibo eta egiazkoa eskaintzea.
  • Egiten dituzten droga kontsumoei buruzko esanahiak aztertzea.
  • Taldeetan kontsumora bultzatzeko egiten diren presioak hautematea eta era kritikoan baloratzea.
  • Taldeko presioari aurre egiteko jokaerak garatzea.
  • Droga abusuetan efektu ezatseginen agerpena eta kontrol galtzea bultzatzen duten egoerez konturatzea.
  • Drogen gehiegizko kontsumoetan ager daitezkeen ondorio negatiboak ezagutu eta aztertzea, aurrez hauteman daitezen.

Populazio hartzailea

12 eta 19 urte bitarteko nerabeak.

Epea

Ikasturtea

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Bizkaiko Gurasoen Elkartea
  • Gizakia Fundazioa
  • Ortzadar
  • Irudi Berriak Fundazioa
  • Hortzmuga antzerki taldea
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Osasun Ministerioa
  • Gobernu zentraleko gizarte- eta berdintasun-zerbitzuak.

Harremanetarako

drogodep@bilbao.eus

944204453

2016/2017 ikasturtean, Bigarren Hezkuntzarako Aholkularitza Programan guztira 8.700 ikaslek hartu dute parte.&Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloan udaleko 33 ikastetxe egon dira programan (12 publiko eta 21 itunpeko), publikoetan 1.600 ikaslek eta itunpekoetan 2.230 ikaslek parte hartuta; hau da, DBHko 1. eta 2. mailako 3.830 nerabe guztira. Lehen Hezkuntzako lehen ziklo honetan irakasleek egiten dituzte programetako jarduerak, Negoziatuko (publikoak) edo Etorkintzako (itunpekoak) talde teknikoaren laguntzaz. Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan, batxilergoan eta heziketa zikloetan guztira 4.870 nerabek hartu dute parte: prestakuntza-tailerrak garatuz eta, besteak beste, zinema-eta antzerkia-baliabideak erabiliz nerabezaroaren eta osasuna sustatzearen gaien inguruan.

Gurasoentzako Eskolei dagokienez: 2016/2017 ikasturtean 1.696 guraso egon dira (aurreko ikasturtean baino 620 gehiago), 35 ikastetxe desberdinetatik etorriak (aurreko ikasturtean baino lau gehiago) eta guztira, 374 prestakuntza-saiotan parte hartu izan dute. Ekintzak hezkuntza-etapa hauetan egin dira: Lehen Hezkuntza (% 67), Haur Hezkuntza (% 11) eta Bigarren Hezkuntza (% 22). Aurreko ikasturtearekin alderatuta, bigarren hezkuntzan parte-hartzeak apur bat gora egin du, ehuneko 3 egin du gora.
Tailerretan landu diren gaiek, batez ere oinarri hauek zituzten: Heziketa emozionala, Nerabezaroa, Diziplina, Gatazkak konpontzea, Hezkuntza ereduak, Arauak eta Mugak… Parte hartu dutenak oso pozik geratu dira haien ebaluazio-inkestek diotenaren arabera. Oro har, programa osoarekin (9,22), hezitzailearekin (9,47), erabilgarritasunarekin (9,16), emandako dokumentuekin (9,04) eta saioetan mantendutako interesarekin (9,35).