Bilbon bizi diren ijito-komunitateko adingabeen eta familien arretara zuzentzen den gizarte-hezkuntza arloko programa bat da, adingabe eta familia horiek babesgabezia dela-eta erabateko zaurgarritasun-arriskuan edo arrisku txiki edo ertainean direnean.

Programa talde profesional batekin garatzen da, hiru gizarte-hezitzailek eta ijito-komunitateko bi bitartekarik osatua.

Helburuak

  • Ijito-komunitateko adingabeen garapen integrala sustatzea. Euren baliabide pertsonal eta familiarrak indartzea, gune eta baliabide normalizatuerako bidea erraztea eta euren eskubideak bermatuta egon daitezen zaintzea.
  • Familiari laguntzea eta bultzatzea.
  • Ijito-komunitateko haur eta nerabeei bereziki eragiten dieten gizarte-gabeziak hautematea eta arintzea.

Populazio hartzailea

Bilboko egoiliar izanik ijito-komunitatekoak diren 0 urtetik 18 urtera bitarteko adingabeak eta horien familiak.

Informazio gehiagorako

www.bilbao.eus

Harremanetarako

proteccion.menores@bilbao.eus

  • Urte honetan 28 mutil eta 17 neska artatu dira, guztira 45 adingabe.

2016:

NEVIPEN Elkarteak darama Bilboko udalerrian PISEKALO Programa, Udal honetako Gizarte Ekintza Sailarekin egindako hitzarmena medio ematen den babes ekonomikoarekin.

Gizarte-hezkuntza arloko programa bat da, eta Bilbon bizi diren ijito-komunitateko adingabeen eta familien arretara zuzentzen da, adingabe eta familia horien babesgabezia dela-eta erabateko zaurgarritasun-arriskuan edo arrisku txiki edo ertainean direnean.

Programa talde profesional batekin garatzen da, hiru gizarte-hezitzailek eta ijito-komunitateko bi bitartekarik osatua.

13 eta 18 urte bitarteko 46 lagun artatu dira, 20 emakumezkoak ziren eta 26 gizonezkoak.

Familia ia guztiak ijito etniakoak ziren, batean bakarrik ziren bi kulturakoak.

– Familia-egitura kontuan hartuta:
. % 62 familia-egitura nuklearrekoa zen.
. % 30 guraso bakarreko familia-egiturakoa zen.
. % 8 familia-egitura zabalekoa edo bestelakoa zen.

Jarduera hauek burutu dira: 13 eta 18 urte bitarteko gazteekin banakako esku-hartzea, horien familiekin esku-hartzea eta taldeko esku-hartzea izan dira, guztiak hezkuntza, gizarte eta komunitate arloko profesionalekin.

PISEKALO Programako taldeko jarduera, nahiz eta ez den jasotzen aipatu hitzarmenaren aurrekontuan, “Ijito identitatea sustatzeko” jarduera gisa garatzen, eta hauek izan dira:
– Euskal ijito herriaren egunaren ospakizuna Artabe BHIn; 70 gaztek (13-18 urte bitartekoak) eta 12 irakaslek hartu dute parte.
– Euskal ijito herriaren egunaren ospakizuna Artatse HLHIn; 35 adingabek (18 urtetik beherakoak) eta 3 irakaslek hartu dute parte.
– Euskal ijito herriaren egunaren ospakizuna Otxarkoagako LHIn; 20 adingabek (18 urtetik beherakoak) eta 2 irakaslek hartu dute parte.
– Ijito Komunitatea erakusketa ibiltaria Artabe BHIn; 70 gaztek (13-18 urte bitartekoak) eta 12 irakaslek hartu dute parte.
– Ijito Komunitateari buruzko erakusketa ibiltari bi Otxarkoagako Auzo Etxean; 43 adingabek (18 urtetik beherakoak) eta 5 irakaslek hartu dute parte.