Programa honek musika eta ikus-entzunezkoen alorreko prestakuntza ez arautua eskaintzen du, eta ikastaro hauek eskaintzen ditu Otxarkoagan ikasturtean zehar: musika alorrean, gitarra, baxua, bateria, informatika musikala eta home-estudioa, eta txalaparta; ikus-entzunezkoetan, berriz, irratia, reflex kamera, 3D mundurako hastapenak, eta bideo edizioa. Tular Elkartearen laguntzarekin ematen dira.

Epea

Urritik maiatzera bitartean.

Informazio gehiagorako

www.kulturabarrutik.eus

Harremanetarako

cultura@bilbao.eus

944204870

2017an ikus-entzunezko 4 ikastaro eskaini ziren: 2 bideo-sorkuntzari buruzkoak eta 2 reflex kamerari buruzkoak, Tular Elkartearekin lankidetzan, Otxarkoagako Udaltegian.

Bideoari buruzko ikastaroetako bat apirilaren 5, 10, 12, 19, 24 eta 26an izan zen eta bestea urriaren 9,11, 16, 18, 23 eta 25ean, 19:30etik 21:30era. Ikastaroen helburua izan zen kamara hobeto erabiltzen jakitea eta dituen funtzioak ezagutzea ere, gero bideo-ediziogintzara hurbiltzeko Adobe Premierren CS bertsioaren bidez.

Reflex kamerari buruzko ikastaroei dagokienez, bata maiatzeko astearte eta ostegunetan izan zen, 19:30etik 21:30era, eta bestea azaroko astearte eta ostegunetan, ordu berean. Ikastaroek kamera mota hori nola erabiltzen den eta dituen funtzioak landu zituzten, argazkilaritzaren zein bideogintzaren ikuspegitik. Programak, besteak beste, honako gaiak bildu zituen: kameraren funtzionamendua, objektibo-motak, gaueko argazkilaritza, argiztapen artifiziala, grabaketarako osagarriak eta edizioari eta muntaiari buruzko atal bat.

Bestalde, 7 musika-ikastaro eskaini ziren Otxarkoaga auzoan:
– 2 txalaparta ikastaro trinko, bata 24 ordukoa, 19:30etik 21:30era maiatzeko eta ekaineko lehen asteko astelehenetan eta asteazkenetan; eta bestea azaroaren 6, 8, 13, 15, 20 eta 22an.
– Asteazkenero, urriaren 18tik martxoaren 28ra arte gitarra elektrikorako hastapen- eta hobekuntza-ikastaroak eman ziren bi ordutegitan: 18:00etatik 20:00etara gitarra elektrikora lehen hurbilpena, eta 20:00tik 22:00etara hobekuntza-maila.
– Musika-informatika eta Home-studio ikastaroa urriaren 17tik martxoaren 27ra izan zen (19:30 – 21:30).
– 2 Bateria-ikastaroak, 16tik maiatzaren 21era arte izan ziren,19:30etik 20:30era hastapenetakoa eta 20:30etik 22:00etara hobetzekoa.