Bilboko Udalak Bilbao Kirolaken bitartez eskolako oporraldietarako prestatzen duen programa, helburu bikoitzarekin: batetik, kirol-praktika jolas-ikuspegitik gazteenen artean bultzatzea, kontua hartuz kirol berriak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izan dezaten, eta, bestetik, familia-bizitza bateratzen laguntzeko zerbitzu baliagarria ematea.

Programa udako, Aste Santuko eta Gabonetako oporretan burutzen da.

Helburuak

  • Nerabeak oporraldietan kirola praktikatzera bultzatzea.
  • Familia-bizitza bateratzen laguntzea.

Populazio hartzailea

13 urtetik 15 urtera bitarteko neska-mutilak.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Ikastetxeak
  • Kirol elkarteak

Informazio gehiagorako

bilbaokirolak.eus

Harremanetarako

martxan@kirolak.bilbao.eus

 

2016ko udan 2.128 lagunek eman zuten izena, %96,2-ko okupazioarekin. 2017ko udan aldiz, 2.187 lagunek eman zuten izena, beraz, % 98,4ko bertaratzea lortu zen.

2016

Datuek kirol egokitua barne hartzen dute:
• IZEN-EMATEAK, GABONETAN: 1045
• GABONETAKO PLAZEN OKUPAZIO-PORTZENTAJEA: % 82.7 • IZEN-EMATEAK, ASTE SANTUAN: 958
• ASTE SANTUKO PLAZEN OKUPAZIO-PORTZENTAJEA: % 100
• IZEN-EMATEAK, UDAN: 1,967 NESKAK — 818 MUTILAK — 1149
• UDAKO PLAZEN OKUPAZIO-PORTZENTAJEA: % 96.2

2015

  • Gabonetako izen emate kopurua: 520
  • Gabonetako plazen okupazioa (%): 76.7
  • Aste santuko izen emate kopurua: 925
  • Aste santuko plazen okupazioa (%): 96.7
  • Udako izen emate kopurua: 1,985
  • Udako plazen okupazioa (%): 97.3