KONEKTA Programa Aldauri Fundazioak kudeatzen du. Erakunde honek bi proiektu garatzen ditu San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotz plazan kokatutako lokaletan: Prestakuntza Gela eta Erabilera Libreko Gela.

Prestakuntza Gelak honako hau garatzen du:

  • Informatika hastapenerako ikastaroak programatu eta burutzea.
  • Testu prozesadoreari (Office eta Word) buruzko ikastaroak programatu eta burutzea.
  • Interneteko ikastaroak programatu eta burutzea.
  • Ikastaro espezifikoak egiteko interesaturik egon daitezkeen erakundeekin hartu-emana.
  • Emakumeei zuzendutako ikastaroak programatu eta burutzea. Ikastaro horietan, teknologia berriak aitzakia izan daitezke bizipenak, zalantzak, nahiak eta abar partekatzeari begira talde egonkor bat eratzeko.
  • Adinekoei zuzendutako ikastaro espezifiko bat programatu eta burutzea.
  • Sare sozialei edo blogak egiteari buruzko ikastaro espezifikoak (ohi baino maila aurreratukoak) programatu eta burutzea.

Erabilera Libreko Gela hurbiltzen den pertsona guztientzat dago zabalik, aldez aurretik erabiltzaile gisa izena emanda. Norbanako bakoitzak egunean ordubetez erabili dezake ordenagailu bat, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 15:30etara bitartean.

Gelak 8 ordenagailu dauzka eta arreta-jarleku bat, inprimagailu bat ondoan duelarik behar denean erabiltzeko. Hango jarduerak era autonomoan egin ohi dira; dena dela, zentroko dinamizatzaileen laguntza ukan dezakete.

Hauek dira jarduera ohikoenak: saguarekin aritu, ikastaroetan ikasitakoa praktikatu, sare sozialak, e-posta, egunkariak irakurri, lan bilaketa, enplegu webgunetan izena ematea, CVak prestatu eta aldatzea, Lanbideko ikastaroetan izena ematea, atzerritarrak-en txanda eskatzea, NAN izapideak egiteko txanda eskatzea, atzerritartasun-espedienteak kontsultatzea, hizkuntza ikasi eta praktikatzea, itzultzailea erabiltzea, fakturak egitea, helbideak bilatzea, aurkezpenak sortzea, musika-bideoak entzutea, telebistako serieak ikustea, norberak sortutako bideoak youtubera igotzea, etab.

Horrez gainera, elkartzeko, sozializatzeko eta kultura eta belaunaldi arteko harreman berriak sortu eta mantentzeko tokia da.

Artatutakoa Europatik kanpoko herrialdeetako jendea da gehien-gehienbat; egoera ekonomiko zailetan diren pertsonak dira normalean, eta beraz, teknologia berrietan prestatzeko ordainpeko ikastaroetara ezin direnak joan.

Helburuak

Programaren helburu nagusia da “Gizarte-bazterkeriaren aurka egiteko informazioko teknologia berrietarako sarbidea sustatzea, profesionalen eta boluntarioen laguntzarekin prestakuntza jasota eta ordenagailuetarako sarrera libre eta doakoa eskainita”.

Proiektuaren asmoa ez da bakarrik teknologia berriak herritarrei hurbiltzea, beste zehar-helburu batzuk ere lortu nahi dira eta lortzen dira, hala nola:

  • Gizarte-harremanak zabaltzea.
  • Autoestimua eta autopertzepzioa hobetzea.
  • Gizarte-lotura eta -trebetasunak hobetzea.
  • Kultura edota belaunaldi arteko harreman berriak sortzea.
  • Pertsonei dituzten diru-baliabide urriak erabili beharrik gabe zerbitzuetarako aukera ahalbidetzea.

Populazio hartzailea

18 urtetik 24 urtera bitarteko gazteak.

Epea

Urteko hitzarmena.

Harremanetarako

participacionsocial@bilbao.eus

944203080