Kultura ekintzaile berri bat eraiki eta sustatzeak duen garrantziaz gizartea sentsibilizatzeko ekintzak. Bilboko herritarrei zuzendurik daude, batez ere bertako gazteei.
Besteak beste, honako ekintza hauek aipa daitezke:
- Asmo ekintzaileak sustatzen dituzten giroetan jarduerak egitea: Bilbo Ekintzaile/Konnekting Bilbon- Bilbon Konektatzen.
- Ekintzailetzan trebatzeko eta gaitzeko jarduerak: berrikuntzaren, sormenaren eta ekintzailetzaren inguruko jardunaldi eta tailerrak.
Helburuak
Bilboko herritarrak kultura ekintzaile berri bat eraikitzeak eta bultzatzeak duen garrantziaz sentsibilizatzea, ideia eragileak bultzatzen dituzten guneak (workshop-ak, jardunaldiak, camps-ak) sortuz.
Populazio hartzailea
- Hiriko jende gaztea
- Maila ertaineko eta goi mailako graduko prestakuntza-zikloetako ikasleak eta unibertsitarioak.
- DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak.
- Herritarrak.
Parte hartzen duten beste erakunde batzuk
- Bilboko Udalaren beste sail batzuk.
- Parte hartzen duten beste eragileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, Bilbon adarrak dituzten unibertsitateak.
- Bilbon ikastetxeak dituzten beste prestakuntza-zentro batzuk.