Lehen Laguntzetako eta Bihotz-biriketako oinarrizko suspertze (B.B.S.) teknikak erakusteko tailerrak, teoriako ordu bat eta praktikako hiru ordu uztartuta. 10-15 ikasleek osatutako talde murriztuetan egiten da monitore baten gidaritzapean, eta maniki berezi batzuk erabiltzen dituzte. Klasetara joanez amaitzean, ikasleek ikastaroan parte hartu izanaren egiaztagiria jasotzen dute.

Helburuak

  • Ikasleei larrialdi kasu baten aurrean prestakuntzako eta erabakiak hartzeko tresnak eskaintzea.

Populazio hartzailea

DBHko 4. mailako (14-15 urte), Batxilergoko eta Lanbide Heziketako (16-18 urte) ikasleak.

Epea

Ikasturtean zehar.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Gurutze Gorria.

Harremanetarako

promosalud@bilbao.eus

944204453

Herrialde garatuetan gaixotasun kardiobaskularrak hiltzeko kausa nagusienak dira. Horien agerpen larriena geldialdi kardiako baten bidezko bat-bateko heriotza da. Kasu hauek gero eta gehiagotan ematen dira, une horren aurretik bizitza arrunta egiten zuten pertsonengan.
Bihotza GELDITZEN da, eta ez bada laguntzarik eskaintzen, 8 minutuen ostean heriotza atzeraezin bihurtzen da. Baina denbora-tarte horretan (8 minutu) Bihotz Biriketako Bizkortze maniobra aurreratua egiten bada (Desfibrilazioa, Airestapen mekanikoa, medikazioa,…), bizirauteko aukerak egon daitezke.

Bihotza gelditu izanaren abisua ematen denetik anbulantzia gaixoa dagoen lekura heltzen den arteko DENBORA HIL ALA BIZIKOA da; beraz, denbora hori luzatuz gero, bizirauteko aukerak murrizten dira. Une hartan, Geldialdia gertatu bezain laster, EZINBESTEKOA da biktimaren ondoan dagoen pertsonaren batek Oinarrizko Bihotz Biriketako Bizkortze maniobrak egitea.

Hori horrela, bizirauteko portzentajea nabarmen handitzen da, izan ere, % 30-40ra heldu daiteke. Geldialdi kardiakoa ematen denean, ez badira Oinarrizko Bihotz Biriketako Bizkortze maniobrak egiten eta maniobra Aurreratua 8 minutu pasata aplikatzen bada, bizirauteko-indizea % 0-2koa izango da. Bestalde, Bihotz Biriketako Bizkortze-maniobra Aurreratua ondoko 4-6 minutuen bueltan egiten bada, baina ez bada Oinarrizko Bihotz Biriketako Bizkortze maniobrak egin, bizirauteko-indizea % 10-20koa izango da; eta bi maniobrak horiek egiten badira, aldiz, % 30-40koa izango da. Oinarrizko Bihotz Biriketako Bizkortze maniobrarako teknikek ez dute inolako gailu edo farmakorik behar. Bakarrik beharrezkoak dira eskuak, ahoa…eta ikastaro batean eskuratutako gaitasunak.
2016-2017 ikasturtean zehar, 63 talde osatu dira, guztira 1231 ikasle
Ikastaroaren iraupena: teoriako ordu bat eta praktikako hiru ordu.
Praktikak manikiekin egiten dira, talde bakoitzak gehienez 12 ikasle ditu eta saioak Gurutze Gorriaren Bihotz Biriketako Bizkortze Monitoreek zein Osasun Sustapenaren teknikariek ematen dituzte.

Ikastaroa amaitzean, gainditzen bada, ikasleak egiaztatutako Diploma jasoko du.