Ojala programak Bilboko etorkinei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea du xede, horiek gazteleraz duten ezagutza eta erabilera maila hobetuta. Horretarako, gaztelerazko klaseak ematen zaizkie alfabetatze-maila ezberdinetan.

Helburuak

  • Bilboko etorkinek gaztelerari buruz duten ezagutza eta erabilera maila hobetzea, euren bizitza-kalitatea hobetzen, gizarteratzen eta eskola, gizarte nahiz lan-munduan txertatzen laguntzeko baliabide gisa.
  • Eguneroko bizitzako komunikaziorako eta hartu-emanetarako trebetasunak bereganatzea.
  • Hiriari eta jatorriko euren herrialdeen kultura-zertzeladak ezagutzea, elkar trukatzea eta horietan parte hartzea.
  • Eskolaratzea eta gizarteratzea sustatzea, pertsona guztiei beren mailako heziketa-erantzunak emanez.
  • Gizarteratzea eta pertsonen autonomia sustatzea eta parte-hartze soziala bultzatzea.
  • Gure ingurunea etorkinen egoerari buruz sentsibilizatzea.

Populazio hartzailea

Laneratze-prozesuan diren Bilboko etorkinak, zailtasun sozio-ekonomikoak izanik heziketa-sistema formalean ez daudenak eta alfabetatze-prozesu bat egiteko interesa erakusten dutenak.

Epea

Urritik ekainera.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Itaka-Escolapios Fundazioa

Harremanetarako

promocionempleo@bilbaoekintza.bilbao.eus

2015: 127 etorkin gaztek hartu zuten parte Ojala programan

2016:

Guztira, adinez helduak diren 91 etorkinek parte hartu zuten “Ojalá” izenburuko alfabetatzeko eta laguntza porgraman.
Hona hemen “Ojalá” programaren hezkuntza arloko helburuak:
– Gaztelaniazko ulermen eta mintzamen ona lortzea eta irakurmena nahiz idazmena lantzea.
– Hitz egiteko eta harremanetan jartzeko erraztasunak lortu, egunez eguneko kontuak errazteko ezagutzak eta baliabide erabilgarriak eskaintzen dituzten gaien bitartez alfabetizazioa landuz.
– Gure kulturaren eta etorkinen jatorrizko herrialdeen artean ezagutzeko eta trukatzeko jarduerak sustatzea.
– Haien egoera eta beharrizanak partekatzeko gunea eskaintzea, batez ere emakumeentzat.

2015-2016 ikasturtean 10 talde egon dira goizeko eta arratsaldeko ordutegiarekin. Gainera, Ojalá-Txiki haurtzaindegi eta umeen arretarako zerbitzua erabili da.

Guztira, 127 lagunek parte hartu dute, horietatik 82 gizonezkoak eta 45 emakumezkoak. Horiez gain, Ojalá-Txiki zerbitzuak zaindutako 24 adingabeko egon dira.