2013tik Udala Zurrumurruen aurkako Estrategia lantzen ibili da atzerritarrenganako estereotipo negatiboei aurre egiteko. Udalak, arlo honi dagokionez, garatutako jarduera-plan honetan Barrutika esku hartzen du.

2015etik programak ildo espezifikoa ireki du Bilboko gaztegune guztietan gai honi heltzeko, 13 eta 17 urte bitarteko gazteak sentsibilizatzeko, gizarteratzeko zurrumurruen aurkako “eragile” gisa jardun dezaten.

Helburuak

  • Bilboko errealitatea eraldatzea estereotipo negatiboak borrokatuta eta atzerritarrenganako iritzi eta jarrerak hobetuta.
  • Kultur aniztasunaren/multikulturalitatearen inguruko zailtasunak aurkitzea eta lantzea.
  • Estereotipoak borrokatzeko ekimenarekin konpromitutako herritar-sareak sortzea.

Populazio hartzailea

Programa honetan lan-ildo berezia dago 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, gazteguneen bitartez.

Epea

Urritik ekainera.

Harremanetarako

inmigracion@bilbao.eus

2017. urtean, Ikastetxeetan eta Udaleko Gazteguneetan tailerrak eta sentsibilizazio-dinamikak egin dira gazteekin, Zurrumurruen Aurkako proiektuaren pean. Halaber, 2017an lehen Zurrumurruen Aurkako Gazteen Txapelketa antolatu da, eta Zurrumurruen Aurkako eragile gazteen sarearen lehen topaketa ere bai.
Irakasleei eta hezitzaileei zuzendutako eskuliburu bat diseinatu da. Bertan, gazteen artean bazterkeriaren sentsibilizazioa lantzeko eta hari aurre egiteko dinamikak eta tresnak ageri dira.

2014an Udal Gazteguneetan egindako Aniztasun Programaren proiektuari jarraipena emanda, 2015ean honako jarduerak burutu ziren:

Bilboko Gazteguneetako langileentzako prestakuntzako mintegia. Jarduera honen helburua gazteguneetako langileei aniztasuneko bizikidetzaren gaia haien jardueran gauzatzeko beharrezko tresnak ematea da, zurrumurruak eta estereotipoak zabaldu ez daitezen. Prestakuntza hau modulu bitan egin da:

1. Lehenengo moduluan estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurruen sorrera eta horrek bizikidetzan dituen ondorioak ukitzen dira. Ikuspegik eman zuen, urriaren 29an, 10:15etik 13:15era, Bilborockeko Lab aretoan.

2. Komunikatzeko tresna eta estrategiei buruzko bigarren modulua dago, herritarren bizikidetza kaltetzen duten kulturarteko estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurruak deuseztatzeko estrategiari lotuta. Azken hau Asier Gallastegik eskaini zuen azaroaren 3an, asteartean, 10:00etatik 13:00etara Deustuko Udaltegian.

Zurrumurruen aurka sentsibilizatzeko tailerrak gazteguneeako erabiltzaile gazteentzat. Gazteguneetako langileei prestakuntza eman ostean, 8 udal-gazteguneetan sentsibilizatzeko tailer bana egin da, estereotipoak eta aurreiritziak hizpide. Tailer bakoitzean ordu biko lau modulu eta bertan egindako produktuarekin kanpo-inpaktua egiteko amaierako ordu bi egon dira, gazteen artan zurrumurruen aurkako estrategia komunikatzeko eta zabaltzeko. Tailerrak azaroan eta abenduan burutu ziren.

1. Grafitiari buruzko hiru tailer Begoñan, Zazpi Kalen eta Deustun. Mawa izeneko artistak eskainita. Tailer horretan hiriko artearen mugimenduko tresnak erabili dira immigrazioaren eta etorkinen inguruko zurrumurruak desegiteari buruzko proposamenak landu eta sortu dira. Lanaren amaierako puntu bezala, tailerrean egindako obrekin erakusketa osatu dute: plantillak, lettering-a, stencil-a, posterrak, stickerrak,…

2. Irala, Otxarkoaga eta Errekalden gorputz-adierazpen, antzerki eta hiriko musikei buruzko hiru tailer. Getxo Utopian Antzerki Eskolak eskaini ditu. Tailerrak zurrumurruei eta haien ondorioei buruz gogoeta egitera eta antzezpenaren nahiz kontzertuaren bidez horiek agertokian azaltzera gonbidatu du. Hiru musikari profesional egon dira.

1. eguna. Gogoeta eta eztabaida zurrumurruen inguruan eta antzerkiaren-kontzertuaren formatuaren azalpena.
2. eguna. Gogoeta aukeratutako abestiaren bidez antzeztea.
3. eguna. Entseguen jarraipena.
4. eguna. Entsegua Batuketao hirukotearekin.
5. eguna. Antzezpena Gaztegunean Batuketao taldearekin.

3. Argazkigintzako tailer bi Uribarrin eta Zorrotzan. Garrobi Arte Kultura elkarteak eskainita. Tailerra immigrazioaren inguruko estereotipoak desmitifikatzen eta argazkigintzaren bitartez aurreiritziak identifikatzen eta neutralizatzen ahalegindu da.

1. eguna. Teoria. Erakusketa. Haren bidez hurrengo gaiak ukitzen dira: Publizitateak herritarrengan duen eragina; publizitatearen bitartez manipulatzeko, adierazteko eta limurtzeko teknikak; eta publizitateak immigrazioaren inguruko aurreiritzi zein estereotipoak sortzean duen eragina. Praktika. Stop Motion txiki bat sortzea, gizarteratzearen aldeko mezu positiboak eskaintzeko.
2. eguna. Teoria. Ikusentzunezko lengoaiaren oinarriei buruzko sarrera. Praktika. Argazkiez osatutako istorioa sortzea, immigrazioari eta etorkinei buruzko zenbait estereotipo desmitifikatzeko.
3. eguna. Teoria. Gizakiaren iritziak, mugak eta bitxikeriak. Aurreiritzi eta estereotipoen jatorria. Praktika. Argazki-istorioaren jarraipena.
4. eguna. Argazki-istorioa amaitzea eta erakusketa kolektiboa osatuko duten argazkiak aukeratzea.
5. eguna. Sortutako produktuen erakusketa: stop motion-ak, argazki-muntatzeak edo/eta hormairudia bateratua.

 

2016:

2016. urtean 8 gaztegunek osatutako sareak era aktiboan parte-hartzen jarraitu du Zurrumurruen kontrako Estrategian. Aurten, zentroetako profesional taldeak gazteen sentsibilizaziora zuzendutako dinamika eta erremintei buruzko tailer batean hartu du parte. Tailerraren helburua zen lan esperientziak identifikatzea eta gazteekin lan egiteko hainbat erreminta zentroen eskura jartzea.
Jarduera horren ondorioz, online espazio bat sortu da udal gaztegune guztietako lana partekatzeko, gazteen sentsibilizaziora zuzendutako ideia eta ekimen ezberdinak elkarrekin bateratze aldera. Halaber, 2016an prozesu parte-hartzaile bati ekin zaio zentroetako profesional taldeekin, gazteentzako dinamikei buruzko esku-liburu bat egiteko. Prozesua 2017an amaituko da.

Horrez gainera, kalean hainbat sentsibilizazio-jarduera burutu dira Zurrumurruen aurkako estrategiaren edukien inguruan, eta gaztegunetako gazte erabiltzaileen ordezkaritza bat Sabadellko I. Zurrumurruen aurkako Bileran izan da, hainbat hiritakoek parte hartu dutelarik: Bartzelona, Bilbo, Getxo, Tenerife, Donostia eta Sabadell.