PROIEKTU IRABAZLEAK

Aurkeztutako 14 proiektutatik, BIAAFek (Bilbao International Art and Fashion), Estudio Bokashik eta Gazteria eta Kirol Saioko teknikariek osatutako epaimahaiak bi proiektu aukeratu ditu:

  • GUZEDIDO
  • Artisau-jostuntzako teknikekin amerikar bat egiteko prozesua ikertu, dokumentatu eta erregistratzea.

Proeiktuak garatzeko, 6 hilabete dituzte, eta prozesu horretan banakako laguntza izango dute, Estudio Bokashiren eskutik. Hauek mentoringa, erreferentziak eta sektoreko profesionalekin harremana eskainiko dizkie, eta 3.000 € proiektua garatzeko.

 

GUZEDIDO
Guzedidok artea eta iraunkortasuna lotzen ditu, iragan industriala material berriekin irudikatzeko. Martin del Busto Ruizek eta Marta Reparazek ehungintzako pieza eskultural eta zulatuak sortzen dituzte konbentzioei aurre egiten, sarkasmoaren eta abstrakzioaren bitartez. Sormen-prozesuaren garrantzia nabarmentzen dute, hainbat piezaz osatutako erakusketa baten bidez, hala nola, “maxiabrigoak”, lanpara interaktiboak edo kamiseta trinkotuak. Erakusketa La Perreran garatuko da, aro garaikidean ingurumen-kontzientzia eta berrikuntza sustatuz.

ARTISAU-JOSTUNTZAKO TEKNIKEKIN AMERIKAR BAT EGITEKO PROZESUA IKERTU, DOKUMENTATU ETA ERREGISTRATZEA
Arantxa Esparzak esperientzia handiko Juan Antonio Andrade jostun erretiratuarekin lan egiten du artisau-jostunaren prozesu tradizionala berrikusteko eta zaintzeko. Bere ikerketak eskura dagoen informazioa zabaldu eta egiaztatzen du, zehaztasuna eta konplexutasuna bermatuz. Proiektuak, kalitatezko ehunak erabiliz, alde batetik artileari balioa eman nahi dio amerikar bat eginez; eta, bestetik, artisau-joskintzaren benetakotasunari eutsi nahi dio, tradizioa eta berrikuntza teknologiko garaikideak uztartuz.