PROIEKTUEN DEIALDIA

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saiak KONEKTA IDEIAK deialdia egin du, 2024. urteko bigarren hiruhilekoan, “elikadura jasangarriaren” eremuan oinarrituta, helburu hauekin:

  • 2030 Agendak horri buruz planteatzen dituen erronken inguruan sentsibilizatzea,
  • ekimenak garatzen laguntzea eta espiritu ekintzailea sustatzea ekonomia zirkularraren eta elikadura jasangarriaren testuinguruan,
  • ekintzailetzaren eta elikadura jasangarriaren mundua gazteei hurbiltzea.

Proiektuen aurkezpena esperientzia irekia izan da, eta parte-hartzaileek beren ideiak aurkeztu dituzte epaimahai baten aurrean, beste parte-hartzaile batzuekin sinergiak sortzeko aukera emanez.

 KONTAKTUA

gazteria@bilbao.eus

944 20 30 98 (Ast-ost 9: 00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 17:00ak arte)