PROIEKTUEN DEIALDIA

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saiak KONEKTA IDEIAK deialdia egin du, “elikadura jasangarriaren” eremuan oinarrituta, helburu hauekin:

  • 2030 Agendak horri buruz planteatzen dituen erronken inguruan sentsibilizatzea,

  • ekimenak garatzen laguntzea eta espiritu ekintzailea sustatzea ekonomia zirkularraren eta elikadura jasangarriaren testuinguruan,

  • ekintzailetzaren eta elikadura jasangarriaren mundua gazteei hurbiltzea.

Proiektuak epaimahaiaren aurkeztea

  • Proiektuen aurkezpena esperientzia irekia izango da. Parte-hartzaileek euren ideiak aurkeztuko dituzte adituen epaimahai baten aurrean, beste parte-hartzaile batzuekin sinergiak eratzeko aukera sortuz.

  • Epaimahaiak proiektu bi aukeratuko ditu

Nork aurkez ditzake proiektuak?

  • Gazteek, banaka nahiz taldeka.

  • Adina: 18 eta 35 urte bitartean.

  • Bilbon bizi direnak edo uriarekin loturaren bat daukatenak.

Zer eskaintzen dizuegu, zuen proiektua aukeratzen bada?

  • BC3ko profesionalek 6 hilabetez banakako laguntza emango diete hautatutako ekimenei.

  • Prozesu horretan, alorreko profesionalekin jarriko dira.

  • Bilboko Udalak gehienez 3.000 euro erabiliko ditu proiektu bakoitzeko, hura garatzeko.

  • La Perrera zentroko espazioak doan utziko zaizkie.

  • Ekipamenduan eskuragarri dauden materialen, ekipoen eta tresnen erabilera.

  • Ekimena Bilbao Gazteren webgunean eta sare sozialetan zabalduko da.

 PROIEKTUEN DEIALDIRAKO IZENA EMATEA

 KONTAKTUA

gazteria@bilbao.eus

944 20 30 98 (Ast-ost 9: 00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 17:00ak arte)