Bilbao Zerbitzuak-ekin lankidetzan, ekimen honen sustatzaileek “2025eko Egutegiko Errezetak” egingo dute, eta horren emaitza 2025erako egutegi ilustratu bat izango da, merkatuan inplikatuta dauden eragileekin eta proiektuko lantaldeko kideen laguntzarekin batera. Egutegian, ilustratutako 12 errezeta daude, eta jasotakoen artean aukeratuko dira.
Nola helarazi dezaket nire errezeta?
Urriaren erditik aurrera, kutxa** bat aurkituko duzu Erriberako Merkatuaren sarreran, zure errezetak uzteko. Hauek, elcalendariodelmercado@gmail.com helbidera ere bidal ditzakezu.
Zure errezetak jaso behar duen informazioa:
- Plateraren izena
- Beharrezko produktuak: kantitateak eta non erosi
- Prestatzeko urtarorik egokiena
- Egiteko prozesua
- Plateraren argazkia (holakorik baduzu)
- Zure izena eta telefonoa
350 errezeta baino gehiago jasotzen baditugu, egutegi ilustratuen zozketa egingo dugu aurkeztutako guztien artean.
** Erriberako merkatuan kutxa eskuragarri egongo da abenduaren 2ra arte.
Proiektua Andrea Albertek eta Caterina Gilik gidatzen dute., eta Elena Carnero eta Alicia Bosch ilustratzaileen lana ere izango du. “2025eko Egutegiko Errezetak” lau ideia nagusiz osatutako elkargunearen emaitza da: auzo-merkatu8ak berreskuratzea tokiko merkataritza-gune gisa, gastronomiarekiko interesa, sasoiko elikadura, tokikoa eta osasungarria sustatzea, eta ilustrazioaren artea dibulgazio-trena eraginkor gisa.
BIDALI ZURE ERREZETA
Zatoz Erriberako Merkatura edo bidali errezeta elcalendariodelmercado@gmail.com helbidera.
KONTAKTUA
944 20 30 98 (Ast-ost 9:00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 17:00ak arte)