NEGOZIO ESKOLAK

Bilboko Negozio Eskolak goi-mailako irakaskuntza-zentroak dira, enpresek eskatzen dituzten gaiak irakatsi eta programa-eskaintza zabala dutenak.

Haien eskaintza diseinatuta dago biharko profesionalei edo jardunean ari diren eta enpresa-kudeaketaren arloan prestakuntza- edo birziklapen-premia duten exekutiboei prestakuntza emateko. Ikasleak enpresaren mundura hurbiltzea eta nazioarteko inguruneetara irekitzea errazten dute.

Eskaintza zabala duzu zeure eskura, bai unibertsitateen bitartez (Deustuko Unibertsitatea-Deusto Business School, UPV/EHU-Euskal Herriko Unibertsitatea-Ekonomia eta Enpresa Fakultatea eta Mondragon Unibertsitatea), bai gure inguruan eremu honetan ibilbide luzea duten entitateen bitartez.