ARTE ETA DISEINU ARLOKO PRESTAKUNTZA
Bazenekien Europako Batzordeak (EB) Bilbo sartu zuela “Cultural and Creative Cities C3 Monitor”izeneko lehenengo txostenean (2016)? Testu horretan, kulturaren eta sorkuntzaren arloko jarduerarengatik nabarmendu diren Europako hiriak agertzen dira.
Halaber, txosten horretan, besteak beste, hurrengo aipamenak egiten ditu: Bilbok, 2010ean, “Lee Kuan Yew World City Prize” saria jaso zuen, Bizkaiko zubia Humanitatearen Ondaretzat hartu dute eta UNESCOren “Hiri Sortzaileen Sareko” kide izendatuta dago, “Diseinuaren Hiri” gisa, Europako beste hiri garrantzitsu batzuekin batera jasotako aipamena.
Izan ere, Bilbon sormenaren eta artearen aldeko hautua egin dugu. Horregatik prestakuntza jasotzeko eta ondo pasatzeko zure interesekoa izan daitekeen espazioei buruzko eskaintza ipini dugu zure esku. Bai, esan dezakezu: WOW!!