Bilborock Lab parte-hartze prozesu honek Bilborock-ek eskaintzen zituen programazioa eta zerbitzuak hobetzea izan zuen helburu, Bilboko gazteen ekimen-kolektiboek aurkeztutako proposamen eta ekarpenen bidez.

Prozesu honetako aldiak hauek izan ziren:

  • 2016ko urtarrila: gazte-ekimenen aztertze-prozesua antolatu eta horiekin harremanetan jartzea.
  • 2016 otsaila: Bilborocken saio irekia egon zen espazioari, kudeaketari, programazioari eta komunikazioari dagokienez, ekimenak eta proposamenak jasotzeko.
  • 2016 martxoa: prozesuan parte hartzen duen taldeari ondorioen txostena jakinaraztea.
  • 2016ko apirila-azaroa: Bilborockeko Estrategia Plana eratu ondorio horiek jaso eta garatzeko.
  • 2016ko abendua: prozesuan parte hartzen duen taldeari orain arte egin diren hobekuntzen eta 2017rako aurreikuspenen berri ematea.
  • 2017: gazte-ekimenak Bilborockeko programazioan, kudeaketan eta komunikazioan ezartzea.

Ezagutu hemen nola izan zen gazteekin antolatutako otsaileko saioa.