Bilbotik bizikletan ibil zaitezke jada. Zeurea zein bizikletak mailegatzeko udal zerbitzu berria, Bilbaobizi alegia, erabili dezakezu. Gainera, berrikuntza eta hobekuntza esanguratsuak aurkezten ditu, izan ere, bizikleta berri guztiak pedalei eragiteko laguntzaz hornituta egongo dira eta 24 orduan eskainiko da zerbitzua.

Bilbaobizi zerbitzuan izena emateko:

  • Gure bezeroarentzako arreta zerbitzu bulegora joan behar da (San Agustin eraikina, beheko solairua, Ernesto Erkoreka 12).
  • Ordutegia:
    – Astelehena, asteartea, asteazkena eta ostirala 8:30etatik 17:00etara.
    – Osteguna 8:30etatik 19.30etara.
  • Zerbitzuaren ordainketa kreditu txartela edo banku-helbideratzearen bidez egin daiteke.
  • Zure datu pertsonalak osatzeko NAN dokumentuaren fotokopia erantsi beharko duzu.
  • 16 edo 17 urte badituzu, arduradun baten baimena behar da (aita, ama, tutorea) eta arduradunaren NAN dokumentuaren fotokopia.

Zerbitzuaren prezioa 20 eurotan dago finkatuta Bilbon erroldatuta daudenentzat, eta 25 eurotan ez daudenentzat.

Zerbitzuaren garai berri honetan 9 ainguratze puntu berri sortu dira, eta orotara, 40 puntu daude sakabanatuta hiritik zehar erabiltzaileek bizikletak hartu eta aparkatu ditzaten.

Informazio gehiago hemen edo webgunean.

Alokairu-guneak

LEVANTE Lehendakari Aguirre 170
BLAS DE OTERO Blas de Otero 37
AYUNTAMIENTO Plaza Ernesto Erkoreka 12
ARRIAGA Plaza Arriaga
ASKATASUNA Askatasuna 1
REKALDE Plaza Rekalde
AREILZA Dr. Areilza 53
TERMIBUS J.A. Zunzunegi
ASTILLERO Astillero
EGUILLOR Elcano 15
ANSELMO CLAVE Paseo Anselmo Clavé
INDAUTXU Alameda Urkijo 59
LEIZAOLA Avda. Lehendakari Leizaola (Zubiarte)
IBAIZABAL Campa Ibaizabal
PLAZA ENCARNACIÓN Plaza Encarnación
SAN PEDRO Rafaela Ibarra 35
KARMELO Karmelo (frente a 11)
BOLUETA Ctra. Bilbao-Galdakao (Final Bidegorri Txurdinaga)
OTXARKOAGA Avda. Pau Casals 17
OLABEAGA Olabeaga 4
SARRIKO Benidorm 7
HEROS Heros 21
EGAÑA Egaña s/n
ETXEBARRIA Camino Polvorin s/n
GABRIEL ARESTI Gabriel Aresti 9
ABANDO Particular de Renfe
ESTRADA CALEROS Gordoniz 90
EPALZA Epalza 2
AMETZOLA Avda. Ferrocarril 23
SABINO ARANA Sabino Arana 52
CORAZÓN DE MARIA Plaza Corazón de Maria
ARANGOITI Araneko Bidea 37
ERRIBERAKO MERKATUA Ribera 84
ESKURTZE Eskurtze 12
ZORROTZAKO KIROLDEGIA Clara Campoamor 1