Boluntariotza gazteek gizartearen aldeko jardueretan parte hartzeko duten modu bat da, laguntzeko asmo soilarekin.
Arlo hauetan parte har dezakezu: osasuna, azpiegituren eraikuntza, hezkuntza, aisialdia, teknologia, kultura, gizarte-bazterketa, feminismoa, kirola, kolektiboei laguntzea, hala nola migratzaileak, adinekoak, gazteak, dibertsitate funtzionala dutenak bezalako kolektiboen sustapena…
Zer behar duzu? Astia, partekatzeko, ikasteko eta besteekin nahiz besteentzat lan egiteko gogoa eta, gehienetan, 18 urtetik gorakoa izatea.
Gizartearen, auzoaren edo Bilboren alde zerbait egiteko gogoa baduzu, boluntariotza da zure aukerarik onena!
Gaur egun, Bizkaia Gara da herritarren ekintzarako, boluntariotzarako eta lan komunitariorako gunea, Bizkaiko pertsona, instituzio eta erakundeen zerbitzura. Horri buruzko informazio guztia eskuratu ahal izateko, Bizkaia Gara webgunera jo dezakezu.