Bilbao Ekintzak bultzatutako Bilbao Gaztea Sortzen proiektuak langabezian dauden gazteen enplegagarritasuna sustatzea du helburu, ahal dela erdi edo goi mailako ikasketak dituztela.

Gauzak horrela, Bilbao Gaztea Sortzenek gazteen gaitasun eta profil profesionalak enpresen beharretara moldatzea, enpresen epe ertain eta luzeko beharrizanak asetzea eta, agente inplikatuekin batera, garai hauetara egokitutako alternatibak bilatzea du helburu.

Aditu guztiek elkarrekin egiten dute lan: gazteak, enpresak, formazio zentroak eta unibertsitateak. Lankidetza horrek gaitasunen identifikazio eta garapena dakar.

Honako hauek dira martxan dauden ekintzak:

  • Gamigazte. Goi-maila eta Prestakuntza Profesionala ikasi dituzten ikasleen gaitasun eta trebetasunak indartu nahi ditu tresna teknologiko eta simulagailuen erabilpenaren bidez.
  • GazteTalent. Parte-hartzaileek, tailer hauetan, euren gaitasun eta indarguneak identifikatzeaz gain, Curriculum Vitae-an atxikituko dituzte formatu ezberdinetan; idatziz, digitalki eta Storytelling.
  • Demola  Bilbao. Gazteak mundu enpresarialera hurbiltzen duen programa, enpresa berak ematen dituzten erronkak ebaztean datza.
  • Eurocip VII. Prestakuntza profesionala ikasten dituzten gazteak eta enpresa atzerritarrak kontaktuan jartzen ditu bost asteko praktiken bidez.
  • Bizilabe. 12 eta 19 urteen arteko gazteei zientzia eta teknologiari buruzko interesa piztea bilatzen du, proiektu eta tailerren bitartez.