GAZTEAK ETA EKINTZAILETZA

Ekintzailetza lan-merkatuan aritzeko alternatiba bat da eta hau sustatzeko zenbait ahalegin egiten dira administrazioetatik; askotan lan-merkatuaren egoerari aurre egiteko eta langabeziaren aurrean aukera bezala planteatuz.

Aukera hau formula magiko gisa erakustea arriskutsua dela uste du EGK-k. Aitzitik, baliagarriak diren aukerak eskaintzearen eta informazio osoa ematearen aldeko jarrera du.

Izan ere, Gazteen Euskal Behatokiaren arabera, gazteriaren %41,1ari autoenplegurako gogoa edo ekintzaile izateko ideia burutik pasa zaio bere bizitzaren momenturen batean, baina soilik gutxi batzuk eman dute ekintzaile izateko pausua (%5a). Horregatik, ezinbestekoa da egoeraren ikuspegi osoa ematea.

Errealitate anitz hauek eta ekintzailetzaren alde on eta ez hain onak TINCeko gazteen dinamizazioarekin, mahai gainean jartzeko eta gazteon ahotsak kontuan izateko topaketa burutuko du EGK-k.

Noiz: Urtarrilaren 25ean

Ordua: Arratsaldeko 18:00etan

Non: Bilboko Dock tabernan

Beraz, gazte ekintzailea bazara edo izan nahi baduzu, animatu zaitez parte hartzera. Bertan ekintzailetzaren inguruan arituko gara esperientziak partekatuz. Pikoteoa ere egongo da!

Topaketara etortzeko nahikoa da izen ematea, https://forms.gle/2GY4MAn3PVDGeqqH9 estekan.

Topaketara bidaiatzeko garraio publikoko gastuak EGK-k hartuko ditu bere gain.

Galderaren bat edo informazio gehiago nahi izatekotan, idatzi bizibaldintzak@egk.eus // emailera edo deitu 945220601 telefonora (Oihana).