2019-2021 bitartean, gazteen emantzipazioa sustatzeko helburuarekin Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak dira. 18 eta 35 urte bitarteko gaztea izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoan urtebetez etenaldirik gabe egoitza izatea beharrezkoa da.

Laguntza hauek jaso ahal izateko baldintza ekonomikoak (2019ko abenduan egindako aldaketetan oinarrituta):

  • Banaka eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak 18.000 (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura) eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak.
  • Familia-unitate modura eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak 24.000 (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura) eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak.
  • Familia ugaria izanez gero: Urtean diru-sarrera gordinak 28.000 (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura) eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak.

Alokabideren webgunean aurkitu daiteke baldintzen eta eskaera egiteko prozeduraren inguruko informazio gehiago.