Bilboko Udalak parte hartzeko prozesu bati ekin dio herritarrekin, udalaren doako wifi sarearen estaldura zabaldu edo indartu behar den hiriko zonak antzemateko.

Gaztea bazara eta Bilbon bizi bazara, bidali zure proposamenak (3 gehienez). Zer gune interesatzen zaizkizun jakin behar dugu, besterik ez. Oso erraza da! Egungo estaldura www.geobilbao.eus webgunean kontsulta dezakezu.

KLIKATU HEMEN EDO ESKANEATU KODEA PARTE HARTZEKO

 

Bilbao WiFi da Interneterako konexio-zerbitzua modu librean, unibertsalean eta dohainik ematen duen hari gabeko udal-sarea. Gaur egun, 2.000 wifi puntu inguru ditu, eta udal eraikin guztietan dago (liburutegietan, barruti-zentroetan, kiroldegietan, futbol-zelaietan, administrazio-eraikinetan, polizia-etxeetan …), bai eta hiriko kale eta plaza gehienetan ere.