Barrutiko Udaltegiek Bulego Deszentralizatu gisa funtzionatzen dute. Horietan, Udaletxera joan behar izan gabe, gestioak eta izapideak burutu daitezke: errolda-agiria eskatu, TAO eskatu, etab.

Barrutiko Udaltegiek Bulego Deszentralizatu gisa funtzionatzen dute. Horietan, Udaletxera joan behar izan gabe, gestioak eta izapideak burutu daitezke. Bilbon Barrutiko 9 bulego daude. Arreta-ordutegia: goizeko 8:30etik 14:00etara (udan 8:30etik 13:00etara).

Horietan, besteak beste, hurrengo gestio hauek egin daitezke:

  • Errolda-agiriak eskatu. Altak, helbide-aldaketak eta egoitza iraunkorrerako baimenik ez duten atzerritarrentzako errolda-inskripzioen berriztapena.
  • Hautesle-zentsuaren zerrendak ikusgai jartzea eta horri buruzko erreklamazioak jasotzea.
  • Errolda-agiriak.
  • Udal garraio-txartela (Bilbotrans) eskatzea.
  • Desgaitasunen bat dutenentzako aparkatzeko txartela.
  • Dirulaguntzen eskabidea.
  • Herritarrek Parte-hartzerako Erakundeen Udal Erregistroan izena ematea.
  • Udaltegiek antolatutako ikastaro eta tailerretan aurrez izena ematea eta horietarako matrikulazioak.
  • Udalak antolatutako umeentzako eta gazteentzako programetan aurrez izena ematea eta horietarako matrikulatzea.
  • “Bilbao” Udal Hilabetekariaren harpidetzak.
  • Iradokizun eta erreklamazioen harrera.
  • Fakturen erregistroa.
  • “Ordainketa nahierara” egiteari buruzko Informazioa eta horretarako eskabideak jasotzea.
  • Obrak egiteko, irekitzeko eta jarduerari ekiteko lizentzien eskabidea.
  • Elikadurari lotutako behin-behineko jarduerak burutzeko eskabidea.
  • Ezkontza zibilen eskaera.
  • Auzoetako jaiak egiteko baimenaren eskabidea.

Gainera, zeure gestio administratiboak erregistratzeko puntua dira. Hala Barrutiko Udaltegietan nola Erregistro Nagusian erregistratu ditzakezu. Azken hau herritarrek, erakundeek edo beste Administrazio Publikoek denetariko idazki eta jakinarazpenak (eskabideak, erreklamazioak, errekurtsoak, etab.) Udalaren unitate, erakunde eta zerbitzuei zuzentzeko erregistro bakarra da.

Gestio hauetako batzuk, hain zuzen ere, esteka honetan daudenak online egin daitezke.