Bilbao Gazte Balioak Martxan 2018

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak gazteen ekimenei laguntzeko badu programa bat: IDEIAK MARTXAN. Oraingo honetan BILBAO GAZTE BALIOAK MARTXAN izeneko deialdia egiten dugu, gizartearen aldaketan gazteek protagonista gisa duten rola onartzeko eta indartzeko. “Bilbao Gazte Balioak Martxan”, “BILBAO, BALIOEN HIRIA” programaren barruan dago kokatuta, errespetua eta elkarbizitza bezalako printzipioak sustatzea helburu duena.

102.000 euro banatu ditu Udalak, sarituek euren proposamenak 2018an Bilbon gauzatu eta eragina izan dezaten. Proposamenak hiru kategoriatan daude banatuta: ikastetxeak, unibertsitate graduko, goi-mailako edo masterreko ikasleak eta gazteen kolektiboak eta gazteak.

Hona hemen 30 proposamen irabazleak:

IKASTETXEEN KATEGORIA

Erromeria dantzak

Ekimen hau BOTIKAZAR INSTITUTUko Batxilergoko 1. mailako ikasleek aurkeztu dute. Bere helburua “erromeria” delakoaren kultura zabaltzea da, euskal identitatearen eta Bilbon dauden beste kultura-identitateen adierazle gisa.

Epaimahaiaren iritziz, ideia horrekin identitate zein aniztasunaren arteko elkarbizitza hobetzen da, hiri baten kultur ondarea aberasten da eta herritarren arteko hartu-emanak indartzen dira. Eta bereziki, musika komunikabide eta kulturen arteko lotura gisa duen balioa baloratu dute.

Ikasle ehuleak

IKASLE EHULEAK, KARMENGO ANDRA MARI Ikastetxeko Batxilergoko 1. mailako ikasleek proposatutako lan honetan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunaren erronka landu nahi dute. Horretarako, ikerketarako eta sentsibilizatzeko lana garatuko da, bai eskola-komunitateari bai auzoari begira, desberdintasunaren arrakala elikatzen duten zenbait alderdiri dagokionez: genero-indarkeria, mikromatxismoak, genero-rolak edo soldata arteko arrakala.

Epaimahaiak ikasleek proiektua garatzeko orduan desberdinkeria egiturala gainditzeko izan duten zeregina baloratu dute, jarrera aktibo eta arduratsua izan dutelako.

Allimpiadas

ALMI FPB ikasketa-zentroko eta BERRIO OTXOA ikastetxeko BATXILERGOko ikasleek burututako proiektua. Barrika Barri eta Kirikiño adinekoen egoitzekin batera garatu dute, belaunaldi askotariko aisia eta kirol arloetako jardunaldia, aniztasun funtzionala duten pertsonekin. Hala, estereotipoak gainditu eta tolerantzia, errespetua eta aitortza bezalako balioak aintzat hartzen dituzte.

Ikastetxe hauetako ikasleek ekimenari eusteaz gain, iraun duen bitartean eta belaunaldien arteko zein anitza den komunitateko kide gisa aktiboki esku hartu dute.

Iralalan, lanean auzoarekin batera

Ekimena ESKURTZE BHIko 3. eta 4. mailetako ikasleek bultzatu dute (2. mailakoen parte-hartzearekin). Haietako gehienak ingurune hartan bizi dira. Proiektuaren helburua auzoko eguneroko zenbait bazterretan erabilera berriak asmatzea da, parte-hartzearen eta artista baten elkarlanaren bidez.

Epaimahaiak honako hauek baloratu ditu: ikasleek auzoa hobetzeari begira eta auzokideen ongizateari begira inplikatu eta konprometitu izana, ikastetxeak bere hezkuntza-estrategia berritzeko gaitasuna, eta, azkenik, gizarte-sare hurbilak erakarriz, arte, kultura eta hezkuntza lotu izana.

SWB 2018

HARROBIA IKASTOLAko gradu ertaineko Mikroinformatika Sistemak eta Sareak ikasketen ikasleek aurkeztu dute honako ideia hau. Haren bidez, euskarazko software libreko aplikazioak biltzen dituzte.

Epaimahaiaren iritziz, ideia nabarmentzen da baliabide teknologikoen bidez euskara sustatzen duelako eta gazteek hizkuntzarekiko duten konpromisoari garrantzia ematen dio.

Ciberscoutak

BOTIKAZAR INSTITUTUko ikasleek aurkeztu dute ideia hau. Bere helburua zibersegurtasunari eta teknologia zein sare sozialen erabilera egokiari buruzko institutuko ikasleen arteko sarea osatzea da.

Epaimahaiaren iritziz, ideia horrek gazteek haien kideen ongizatearekin duten konpromisoaren balioa nabarmentzen du. Konpromiso hori teknologia berrien erabilera arduratsu eta koherentetik abiatzen da.

#etaerrespetuanoizko

Ideia hori ESCLAVAS SC-FATIMA ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleen proposamena da. Haren bitartez, nolabaiteko bazterketa sufritzen dutenei (emakumeak, homosexualak, bestelako kultura eta arrazetako pertsonak…) ahotsa eman nahi diete, haien egoerari buruz sentsibilizatzeko eta berdintasuna zein bazterkeriarik eza sustatzeko.

Epaimahaiak Bilbo berdinzaleagoaren alde DBHko 4. mailako gazte hauen konpromisoa baloratu du. Aniztasuna balio gisa eta ez arazo gisa ikusten duen Bilbo baten alde, gazteek dioten moduan, “denok desberdinak gara”.

Heziketa sozialeko proiektua 2018 - 2019

Boluntariotzako proiektu hau hogei urtez garatzen ibili da BERRIO OTXOA IKASTETXEA. Bertan, Batxilergoko ikasleak buru belarri parte hartzen dabiltza, askotariko kolektiboei laguntza eskaintzen: adinekoak, aniztasun funtzionala dutenak, gaixoak, ingurune baztertuetako adingabekoak, etab.

Epaimahaiak irakasleen eta ikasleen lana baloratu du, eskola balioen hazitegi bihurtu dutelako. Horrela, boluntario-lana bizipen positibo izatea lortu dute, bai gazteen garapenerako, bai lan egiteko aukera izan duten pertsonentzat.

Pentsatu

Ikastetxeko 15 eta 17 urte bitarteko ikasleek landutako proiektu honetan Deustun informazio-karpa bat jarri dute, drogen kontsumoari dagokionez elkarrekin ikasteko, gogoeta egiteko eta jarrerak nahiz jokabideak aldatzeko.

Epaimahaiak gazteek gazteentzako egin duten eta gizarte-inpaktu handia duen proiektu hau aitortu eta lagundu nahi izan du. Izan ere, gazteen konpromisoa, elkartasuna eta sormena nabarmendu ditu.

UNIBERTSITATE GRADUA EDO GOI MAILAKO GRADUA DUTEN IKASLEAK

Eusko Jaurlaritzaren simulazioa

DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO EZTABAIDA TALDEAren proposamena da eta Unibertsitateko zenbait ikaslek zein irakaslek osatzen dute. Jarduera honek, ahalik eta modu osatuenean, Eusko Jaurlaritzako lege-prozesuaren simulazioa egin nahi du. Eztabaidarako, eman daitezkeen lege-proiektuak aukeratu dira.

Epaimahaiaren iritziz, ekimen horren bidez, euskal gazteria politikarekin eta instituzio demokratikoekin berriro ere identifikatzeko ahalegina egiten da; are gehiago, gatazkak gainditzeko eta gizarte-arazoak bideratzeko elkarrizketaren kultura indartzen da.

Espazio publikoak parte-hartzearen bidez eraldatzea

Parte-hartzea erdigunean kokatzen duen gizarte-berrikuntzarako proiektua. Bertan, EHUko ikasle-talde batek Zorrotza auzoko espazio publiko bat (Zorrozgoiti bidea plaza, 53) hobetu nahi du belaunaldi ezberdinetako auzokideek erabilgarri izan dezaten.

Epaimahaiaren iritziz, ekimen honek sormenez jartzen du auzoko komunitate-proiektu baten esku gazte horien ezagutza, konpromisoa eta irrika, lankidetza ikustaraziz unibertsitate eta komunitatearen artean.

Antzerkide

DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO ANTZERKIDE TALDEAREN 7 IKASLEK honakoa proposatu dute: antzerkia aniztasun funtzionala duten pertsonentzat parte-hartze zein gizarte-inklusiorako lanabes modura erabiltzea.

Epaimahairen iritziz, ekimena inklusio sozialaren esparruan erakargarria eta berritzailea da, gainera, elkartegintzaren baitan, lankidetzarako eta ikasteko gune ezin hobea. Honi esker, ikusi daiteke gazteak kapazak direla eta prest daudela haien pasioa nahiz sormena gizartearen esku jartzeko.

Bilbo tu 2.0

EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien 3 ikaslek adimen-desgaitasunaren aurrean bilbotarrek duten ezagutza zein jarrera neurtu nahi dute azterketa kuantitatibo eta kualitatibo bat eginez, adimen-desgaitasuna duten pertsonak eta beren familiak gizarteratzeko.

Epaimahaiak aintzat hartu sentsibilizazio-kanpaina honen lana: adimen-desgaitasuna duten pertsonak ikustaraztea, gizarteratzen laguntzeko.

Chatbot herritarra

DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO ETA EHUko HAINBAT GRADUTAKO IKASLE TALDE BAT (LAN HARREMANAK, INGENIARITZA, PUBLIZITATEA ETA HARREMAN PUBLIKOAK) Chatbot (laguntzaile birtuala) batean jarduten dabiltza herritarrei laguntzeko, eta bereziki, gizarteko ahulenei (gazteak, langabetuak, etorkinak…). Lan-eskubideei buruzko informazioa hurbilduko zaie, hizkuntza ulerkorra eta erraza baten bidez eta laguntza hori guztiz doakoa izango da, eskubideak behar bezala erabili ahal izateko.

Epaimahaiak kontuan hartu du ekimena berritzailea izatea; izan ere, intereseko esparru baten baitan (lan zein gizarte arloko eskubideak) gazteentzako informazio-gunea sortu du, batez ere, lehen aldiz lan bila daudenentzat.

FEM TEK praktika artistiko garaikideak, feminismoa eta teknologia,

EHUko ARTE GRADUKO IKASLE BATEK denboran zeharreko programa proposatu du, artea, teknologia eta feminismoa uztartzeko. Diziplina artistiko ezberdinen zein feminismoen artean zeharreko harremanak nabarmendu eta aztertu nahi ditu, praktika garaikidetan emakume-erreferenteak sortzeko asmoz.

Epaimahaiak antzeko proiektuak garatzen esperientzia duen Arte Ederretako ikasle batek proposatutako ideia hau saritu du, bertan sormena zein feminismoa bidelagun dira, lankidetza eta antzeko ideiak dituzten nahiz gizarte-mugimenduak sustatzen dituzten sare erabilgarriak helburu duten lan baten baitan.

Ala Innovation

EHUko INGENIARITZAKO BI IKASLEK proposatuko ideia. Bluetooth gailu-sarea garatu nahi dute (beacons) pertsona bat ahotsaren bidez eta momentuan bertan gidatu ahal izateko.

Epaimahaiaren iritziz, interes sozial baten esku jarri dituzte haien ezagutzak zein zaletasunak, besteak beste, pertsona itsuen autonomia hobetzea.

GAZTEEN ETA GAZTE TALDEEN KATEGORIA

Txirrikleta

Errekalde auzoko 20 urte inguruko gazte-talde batek landutako proposamena. Guztiak bizikletazaleak dira: konpontzeko eta birziklatzeko tailerrak, txangoak bizikletaz, auzoko jardueretan parte hartzea.

Epaimahaiaren iritziz, euren ekimenak Bilbao Balioen Hiriak sustatu nahi dituen balioetako asko hartzen ditu barne: gazte-aitzindaritza, jokabide jasangarriak, elkartasun ikuspegia, auzoarekiko atxikimendua, eta gazteei sorkuntzari lotutako, ikasteko eta bizimodu osasungarria bultzatzeko aisialdia eskaintzeagatik.

Behotsik Symphonic Rock besoak zabalik

gazte orkestra honen proposamena rock sinfonikoko kontzertu solidarioa antolatzean datza. Haren bidez, errefuxiatuei laguntza eskaintzen dien ONG Open Arms elkartearentzako dirua bilduko dute.

Epaimahaiaren iritziz, proposamen horrek gaitasuna erakutsi du, adierazpen artistikoaren bitartez, lehiaketaren helburuarekin bat egiteko. Izan ere, 40 musikari gazteren aitzindaritza bildu du, pasioa eta artea bidezko kausa baten alde jarri dutenak.

Ansible Fest

proposamen hau Bilbon zientzia fikzioari eta feminismoari buruzko jaialdia egitean datza. Programazioaren barruan, filmak, kontzertuak, tertuliak eta liburu azoka egongo dira.

Epaimahaiak proposamen hori aurrera eramatearen alde egin du. Ekimenaren helburua emakumeek idatzitako zientzia fikzioa hainbat esparrutan sustatzea da, baita balizko etorkizunak irudikatu eta sortzean ikuspegi feminista batetik egitea, euskaraz zein gaztelaniaz.

De fobos y deimos, bullying LGTBI+fobikoaren aurkako lehenengo bideojokoa

Gazte profesional bik landutako proposamena. Aniztasunarekiko intolerantziaren biktima izanaren berezko bizipenetik abiatuta, olgetarako zein heziketarako bideojokoa garatu dute, nerabe eta gazteen artean LGTBI+ kolektiboaren arazoak lantzeko eta egoera horren ondoriozko bullying-aren kontra borrokatzeko.

Epaimahaiak proposamen hori aurrera eramatearen alde egin du. Ekimenaren helburua bideojokoen esparrutik homofobia, transfobia eta aniztasunarekiko fobiaren kontra borrokatzea da, horrela bullying jokabideen atzean maiz agertzen diren kausen aurka eginez.

Emphaty site

La Salle ikastetxeko gazte ikasle-talde bat da. Bilboko ikastetxe guztiei irekitako ekitaldia antolatzea proposatu dute, azken lau urteetan atzerriko jatorridun ikasleei eta beraien familiei zuzenduta burutzen ibili diren harrera-programa erakutsi ahal izateko eta, hartara, beste ikastetxe batzuetan ere hura errepikatzeko erronka egiteko.

Epaimahaiak proposamen hori aurrera eramatearen alde azaldu da, ikasleen parte hartzea funtsezkoa delako eta elkarren arteko boluntariotza sustatzen duelako.

Etorkizuna prototipatuz

TIPI kooperatibak, emakume gazte talde batez osatua, parte-hartzearen aldeko bitartekaritza artistikoan oinarritutako proiektua aurkeztu du. Juan Manuel Sanchez Marcos Lehen Hezkuntzako Herri Ikastetxean (Concha kalea) kokatuta dago eta “nahi dugun hiriaz” eskola-komunitatearen, artisten eta auzokoen arteko elkarrizketa sortu nahi du.

Epaimahaiak proposamen horren alde egin du, sorkuntza gatazkak konpontzeko tresna gisa komunitatearen zerbitzura jarri duelako. Interesgarria suertatu zaigu Arte Ederretako ikasleek ere parte hartu izana, gazteen ikuspegia barne hartzen duelako, eta, hala, belaunaldi arteko elkarrizketa eraikitzaile eta sozial bat sortzen duelako Lehen Hezkuntzako ikasleen eta gainerako eskolakideen artean.

(Hip Hop) The serious battle

The Serious Side taldearen neska-mutilek hip hop kultura eta arte kaletarra sustatzeko asmoa dute, gaur egungo gazteriaren identitate-ikur gisa. Horretarako, alorreko balioak eta praktika onak sustatuko dituzte: autodiziplina, jarraikortasuna, nork bere onena ematea, tolerantzia, errespetua, batasuna eta gizon eta emakumeen arteko batasun eta berdintasuna.

Epaimahaiaren iritziz, hip hoparen adierazpen ugariek (brake danceak, dj-ek, rap-ak, graffity-ek) hiriko mugimendu eleanitza eta parte hartzailea osatzen dute, eta gazteenek oso barneratuta daukate, sorkuntza espazioak eraikitzeko duen gaitasunagatik ez ezik, topagunerako, harremanetarako zein adierazkortasunerako ematen duen aukeragatik ere.

Mangaren Bilboko azoka

Tarasu Kultur Elkartearen proposamena,3 eguneko ekitaldi baten antolaketan oinarrituta (Euskalduna jauregia). Bertan, tailerrak, hitzaldiak, erakustaldiak, erakusketak, jarduerak eta elementu komertzialak egongo dira, betiere Japoniako kulturari lotuta, herrialde haren enbaxadaren eta turismo-bulegoaren laguntzarekin.

Epaimahaiak Mangaren Azokaren antolakuntza proposatu du: batetik, Bilbon duela zenbait urtez arrakastaz egin delako; eta bestetik, ekimen horren atzean gazte askoren boluntario lana dagoelako, hain zuzen arte-adierazpenerako oso gune pertsonal honen baitan.

Gaixotasun arraroei buruzko sentsibilizazioa

Gazte batek proposatutako ideia honek Bilboko ikastetxetan gaixotasun arraroei buruzko Estatuko federazioak garatutako sentsibilizazio-programa abian jarri nahi du, eskola-eremua errealitate honen arazoa hurbiltzeko: adingabekoak sentsibilizatzea eta irakasleei prestakuntza eskaintzea; gaixotasun arraroak dituzten adin txikikoak gizarteratzen laguntzea eta gizartean inklusioaren aldeko jarrera garatzea.

Epaimahaiak aurrera eramaten ari den lanaren alde egin du. Lan honen bidez, gaixotasun arraro horiek administrazio publikoen politiken agendan sartu nahi dira eta eskola sentsibilizatu gaixotasun hauek pairatzen dituzten umeak zein gazteak baztertuta ez sentitzeko, baizik eta, euren modukoen artean babespean sentitzeko.

Txokobide baratze inklusiboa

BIS Txokobide Elkarteak proposatutako ideia honen jomuga Bilbon baratze inklusiboak diseinatzeari buruzko ikerketa egitea da. Haren asmoa Elkarteak Arbolantxan esleituta daukan ortuan ikerketa horren ondorioak ezartzea da, Hiriko Ortuak Udal Programaren barruan. Gainera, desgaitasuna dutenek baratzak erabiltzeko aukera izan dezatela nahi dute.

Epaimahaiak ekimen horren alde egin du elkarte honek ezgaitasunen bat duten pertsonek gizarteratzeari begira oztopo gutxiago izan ditzaten laguntzen duelako. Kasu honetan, pertsona horiei ere aukera eman nahi zaie hiriko baratzeez gozatzeko; izan ere, dagoeneko gizarte kolektibo ugarik aukera hori badute.

Walden

ZITEKen (EHUren enpresa-haztegian) dagoen Junior Enpresa Elkartea. Waldenek webgune-plataforma irekia aurkezten du, edozein industriatan, ezagutzarekin eta lanbide-mailarekin eskuragarria. Bere helburua ekintzaileei, batez ere, gazteei laguntza eskaintzea da. Ideia guztiak ondo etorriak dira eta edozein baliabide partekatzen dute.

Epaimahaiak ideia sormenezkoa, erabilgarria eta ekintzailetzaren esparruan berria izatea baloratzen du, batez ere, gazte-giroan, laguntza-sareak sortzeko duen ahalmenagatik.

Wats, balioen aldeko kirola

Kirolaren balioak sustatzen dituen programa bat da eta bere eginkizuna gaitasunak nahiz balioak ikasteko espazioak sortzea da. Programa honen lan-ildoen artean, sustatzaileek 3 eguneko Bootcamp-a egin nahi dute Bilborocken, bertan kirol ekosistemaren eragile guztiek parte hartu dezaten: kirolariak, familiak, entrenatzaileak, arbitroak.

Epaimahaiaren iritziz, programa honek aintzat hartu beharreko baloreak biltzen ditu: gazte-lidergoa, gazteek elkartasunak sortzeko gaitasuna haientzat erreferente izan diren kirolari ospetsuekin, baita kirol-eremuan indarkeriaren gaia tratatzeko ere eredu izan direnekin ere.

Bilboko zaintzaileak zaintzen

Deustuko Unibertsitateko Nahasmendu Larriei buruzko Neuropsikologiako Ikerketa Taldearen neuropsikologo-talde baten proposamena da. Ikerketak honakoak uztartzen dituen tratamenduaren eraginkortasuna aztertu nahi du: Parkinson gaixotasuna duten pazienteengan Errehabilitazioa kognitiboa eta senide zaintzaileengan psikoheziketa (72 paziente eta 72 zaintzaile).

Epaimahaiak ideia honen alde egin du ikerketa-talde honek egin duen lanagatik eta lan honek Parkinson gaixoei ekarri diezazkiokeen onurengatik, bai eta senideei zein zaintzaileei.

Plastikoari uko

Ingurumenarekiko sentsibilitatea kanpaina bat da Deustuko saltegiek poltsa biodegradagarriak eta ehunezkoak erabili ditzaten, eta era berean, herritarrak kontzientziatzeko plastikoa erabiltzeak eragiten dituen ondorio suntsitzaileen aurrean.

Epaimahaik ideia modu positiboan baloratu du, ingurumenaren iraunkortasunaren alde auzo-ekintza batetik abiatu den ekarpena egiteagatik.