Bilbao Gazte Balioak Martxan 2019

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak gazteen ekimenei laguntzeko badu programa bat: Ideiak Martxan. Oraingo honetan BILBAO GAZTE BALIOAK MARTXAN izeneko deialdia egiten dugu, gizartearen aldaketan gazteek protagonista gisa duten rola onartzeko eta indartzeko. “Bilbao Gazte Balioak Martxan”, “Bilbao, Balioen Hiria” programaren barruan dago kokatuta, errespetua eta elkarbizitza bezalako printzipioak sustatzea helburu duena.

Aurtengo edizioan epaimahaiak 10 ideia saritu ditu: 3, unibertsitate-graduko edo goi-mailako graduko ikasleen kategorian, eta 7, kolektibo eta/edo pertsona gazteen kategorian. Saritzen diren proiektuetako bakoitzak 3.000 euro jasoko ditu bere garapenerako. Irabazten duten ideiak 2019an gauzatu beharko dira.

Sari hauen bigarren edizioan, proiektuak Nazio Batuen 2030 Agendako garapen iraunkorrerako helburuei lotuta egon behar dira.

Hona hemen 10 proposamen irabazleak:

KATEGORIA- UNIBERTSITATE GRADUKO EDO GOI-MAILAKO ZIKLOETAKO IKASLEAK

Corion

Proiektua informazio eta hezkuntza izaerako dokumental entretenigarri batean oinarritzen da, Bilboko kultura urbanoaren giroan ezagunak diren pertsonekin. Helburua: Urian dagoen kultura urbanoa ezagutzera ematea. Ideia hau LEINN graduko hirugarren urteko ikasleek eta “Asociación Junior Empresa MOTION” elkarteko kideek eta ekintzaileek abiatu dute.

 Proiektuaren sormena eta garapen jasangarriaren 11. helburuarekin (hiri eta komunitate jasangarriak) duen lotura nabarmendu ditu epaimahaiak.

Saiki

Ideia gailu batean datza: galdarek, tximiniek eta elektrizitatea sortzen duten beste iturri batzuek erabiltzen ez duten beroa aprobetxatzen du gailu horrek, eta horrela  kutsadura termikoa murrizten du eta epe luzean dirua aurrezten laguntzen du. Ingeniaritzako lehenengo mailako ikasle bat eta batxilergoko 2.mailako ikasle talde batena da proiektua.

Epaimahaiak nabarmendu du ideia honek konpromisoa daukala planetaren jasangarritasunarekin, eta azpimarratu du ekimenak garapen jasangarrirako 4. helburuarekin (kalitate oneko hezkuntza) eta 7. helburuarekin (energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea) duela zerikusia.

Feeling cells

Ekimenak nortasuna, jarrera pertsonal eta profesionalak diagnostikatzeko tresna berriak sortu nahi ditu, alor horretako test tradizionalak erabiliz eta bideo-jokoen erabiltzaileen portaeraren eta estrategien bitartez eskuratutako informazioa baliatuz: saiki.iosaiki.io.

Proiektu aitzindaria da nortasunari buruzko ikerketaren alorrean; izan ere, psikologiaren tresna tradizionalak eta adimen artifiziala elkartzen ditu. Ideia Deustuko Unibertsitateko Psikologiako eta EHU-UPVko Ingeniaritzako ikasle talde batek aurkeztu du, Deustuko Unibertsitateko Big Datako masterreko irakasle batek lagunduta.

Epaimahaiak elkarlana baloratzen du proiektu berritzaile batean, osasunaren eta ongizatearen alorrekoa (garapen jasangarriaren 3. helburua), eta bideo-jokoen munduan mugitzen diren gazteak erdigunean jartzen dituena.

KATEGORIA – GAZTEAK ETA GAZTE-ELKARTEAK

Moraza Game

Parte-hartzeko prozesu ludikoa da. Bertan, Uribarriko gazteei eta gazte-eragileei gonbidapena luzatzen zaie, plazaren erabilera zein izan beharko litzatekeen adieraz dezaten eta komunitatearentzat nahi luketen bizikidetzaren kalitatea azal dezaten.

Epaimahaiak azaldu du proiektuak balioa ematen diola gazte hauen ekimenari, auzoko elkarbizitza hobetu nahi izan dutenak, elkarlaneko parte-hartze prozesu baten bidez. Proiektuak zuzeneko zerikusia dauka 11. helburuarekin (hiri eta komunitate jasangarriak) eta 17. helburuarekin (helburuak lortzeko aliantzak).

Uribarri auzoko Gozaldi elkartea.

Berdeago

Helburua Euskadin jasangarritasuna lantzen duten eragileen elkargune digital eta fisikoa izatea da. Proiektuak proposatzen du Bilbon egitea IZAN BERDEAGO jardunaldiak, askotariko publiko bati zuzenduak (umeak, familiak, gazteak), haiengan sentsibilitatea sortzeko eta Bilbo kritikoago eta jasangarriago baten helburuan parte har dezaten, tailerren eta lehiaketen bidez, “garbiketekin”, eta abar.

Epaimahaiak jasangarritasuneko sareak sortzeko ideiaren gaitasuna baloratu du, batik bat kolektibo sentikorren artean, hala nola haurrak eta gazteak, jarduera sortzaile eta ludikoen bidez. Ekimen honek garapen jasangarriaren zenbait helburutan du eragina: 4, kalitate oneko hezkuntza; 5, genero-berdintasuna; 6, ur garbia eta saneamendua; 7, energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea; 11, hiri eta komunitate jasangarriak; 12, ekoizpen eta kontsumo arduratsuak; 13, klima babesteko ekintza; 15, lehorreko ekosistemen bizitza, eta 17, helburuak lortzeko aliantzak.

TAZEBAEZ kooperatiba.

Balioak oinetan, eskaileretan

Errekaldeberri BHIko ikasle talde batek proposatu du argia eta kolorea emateko ikastetxera doazen eskailerei, beraiek eta auzokideek egunero egin behar dute bideari argia eta kolorea emateko asmatutako eta margotutako diseinu artistiko batekin. Eskailera-mailak margotuko lirateke, ikasleek asmatutako eta margotutako diseinu artistiko batekin. Beraietan, garapen jasangarriaren 17 helburuei lotuta dauden balioak adieraziko lituzkete; horrela, komunitate osoaren sentsibilizazioa eta gogoeta bilatzen dituen ekintza bat egingo lukete.

Ekimen honek garapen jasangarriko zenbait helburutan du eragina: 4, kalitate oneko hezkuntza; 11, hiri eta komunitate jasangarriak, eta 17, helburuak lortzeko aliantzak.

Errekaldeberriko BHIko ikasleak.

Ekobideak

EKOBIDEAK kooperatiba elkarte txikiko kideek, Bilboko uria espazioak (baita hirikoak ere) zaintzeko, sentsibilizaziorako espazioa izatea nahi du, hiri espazioak barne, haren aberastasun geologikoa zainduz eta ezagutzera emanez. Horretarako, zenbait hitzaldi, tailer eta irteera prestatu dituzte, askotariko publikoa biltzeko: ikasleak, umeak, familiak eta gazteak, zientzia honetan interesa duten pertsonak, eta geologia, mineralogia, bulkanologia eta paleontologiarenganako zaletasuna eta jakin-mina dituzten pertsonak.

Epaimahaiak adierazi du ideiak ikuspegi berritzaile eta ezezaguna aurkezten diela Bilboko herritarrei. Bilboren ikuspegi ezberdina eskaintzen du, baita herritarrek Bilboren zaintzan duten erantzukizunari buruzko gogoeta ere. Proiektu honek zerikusia dauka garapen jasangarriaren 4. helburuarekin (kalitate oneko hezkuntza), 11. helburuarekin (hiri eta komunitate jasangarriak), eta 15. helburuarekin (lehorreko ekosistemen bizitza).

School natura

Proiektu honen oinarria da ikasleei, ikastetxeko langileei eta Deustuko bizilagunei azaltzea nolako onurak lortzen diren (berehalakoak eta epe luzekoak) osasuna eta ingurumena hobetzeko espazio eta azpiegitura berdeei esker (estresa murriztea, arreta hobetzea, bizialdia luzatzea, eta abar). Ideia honek lorategi bertikal bat proposatzen du erdigunea inguratzen duten hormetan. Haren zaintzan parte hartu du eskolako komunitateak. Horretarako, auzoko zenbait elkarteren lankidetza dugu (Gizakia eta Lagun Artean).

Epaimahaiak uste du proiektu honetan eskolaren eta bizilagunen arteko harremanak, belaunaldien arteko harremanak eta harreman inklusiboak txertatzen direla. Eta, are garrantzitsuago dena, ikasleak ingurunea hobetzen inplikatzen dituela. Ideia horrek zerikusia dauka garapen jasangarriko helburu hauekin: 4 kalitate oneko hezkuntza, 3 osasuna eta ongizatea, 11 hiri eta komunitate jasangarriak, eta 17 helburuak lortzeko aliantzak.

La Salle ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleak.

Auzoko zaporeak

Ikerketako eta kultur ekoizpeneko proiektua da, gastronomiaren ingurukoa, kultur aniztasuna aldarrikatzen duena eta kultura eta janariaren bidez, belaunaldi ezberdinetako pertsonen artean jakintza transmititzea posible dela baieztatzen duten bi gazterengandik sustatua.

San Frantzisko auzoan aurki ditzakegun jatorri geografiko eta kultural ezberdinetako errezetak miatuz eta jasoz, Auzoko Zaporeaken helburua da kultur aniztasuna erakutsi eta ospatzea, janariaren bidez.

Epaimahaiak uste du ideia honek sentsibilitatea sortzeko gaitasun handia duela, kultur aniztasuna ezaugarri duen auzo baten gizarte kohesioa indartzeko. Ideia horrek zerikusia dauka garapen jasangarriko helburu hauekin: 10 desberdintasunak murriztea, 11 hiri eta komunitate jasangarriak, eta 17 helburuak lortzeko aliantzak.

Fungi thinking

Proiektu honen bidez, Bilboko gazteak eta Hamaika Esku hezkuntza programan (Eusko Jaurlaritzaren programa, ikasleen gaitasunak hobetzeko) parte hartzen duten ikastetxeak ekonomia zirkularrari buruz kontzientziatu nahi dituzte.

Gure inguruko tabernetan, kafetegietan eta jatetxeetan dauden kafe-hondarrak erabiltzen dira, perretxikoak sortzeko. Programa hori Bertendona BHIko gazteekin egingo da, inguruko taberna eta establezimenduen laguntzarekin.

Epaimahaiak azpimarratu ditu Global Shaper elkarteko gazteen izaera berritzailea eta inplikazioa Bilboko ikastetxeetako ikasleekin, gizarte jasangarri baterantz eta kontsumo arduratsu baterantz joateko bidean. Proiektu honek garapen jasangarriko zenbait helbururekin du zerikusia: 4 kalitate oneko hezkuntza, 11 hiri eta komunitate jasangarriak, 12 ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, eta 17 helburuak lortzeko aliantzak.

Global Shapers Bilbao Euskadi Gizarte Berrikuntzako Elkarteko kideak.