Bilbao Gazte Bilboko Udala burutzen dabilen prozesua da, kultura, gizarte eta ekonomia alorretan bertako proiektuen zehaztapen eta garapenean gazteen parte-hartzea sustatzeko. Horrekin, gazteen autonomia nahiz haien kabuz bizitzeko eta herritartasuna gauzatzeko aukerak sustatu nahi ditugu, eta horixe da, hain zuzen ere, 2015-2019 Gobernu Planak dituen lehentasunetako bat.

Atal honetan ezagutu dezakezu.